Gislan Geographic Applicationsen proiektua honetan datza: Teknoadinaren Informazio Sistema merkaturatzeko oinarriak prestatzea eta sistemak lortutako emaitzen analisiaren bidez Adimen Artifiziala aplikatzeko oinarriak lantzea.
- Jarduketa-esparrua
- Intereseko gaiak
TEKNOADINEKO sistemak askotariko ezagutzak, metodologiak eta tresnak uztartzen ditu, nazioarteko hainbat esperientziatan antzeman eta aztertu direnak. Antzematea (teknologia), komunitatea aktibatzea eta esku-hartzea bateratzen dituen sistema integrala da. Datu-ingeniaritza eta zaintza komunitarioa bateratuta, adinekoen zaurgarritasun-egoerak goiz antzeman eta, gainera, egoera horiek sailkatzen ditu. Horrek aukera ematen du zerbitzuak eta gizarte- eta hezkuntza-eskuhartzeen programak diseinatzeko.
Teknoadineko eskalatze fasean dago baina aldi berean, barne prozesuen estandarizazioa ari da gauzatzen. Merkatuan eskuragarri dago berme guztiekin eta dagoeneko Basauri, Santurtzi, Hernani, Legorreta, Oiartzun, Zestoa, Lizartza eta beste hainbat herritan martxan daude hainbat egitasmo.
Harremanaterako
Gislan
Martin Ugalde Kultur Parkea Gudarien Etorbidea s/n.
20140, Andoain
Gipuzkoa
Tel.: 688 781 415
andonizulaika@zabalduz.com