- Editorea
- Observatorio Estatal de la Soledad No Deseada
- Orrialdeak
- 156
Txosten honen helburua bakardadearen aurkako borrokan teknologiaren potentzialtasunak identifikatzea izan da. Azterketa honek ikuspegi integral bat aurkezten du, tresna kualitatiboak eta kuantitatiboak konbinatuz, gaur egungo eta etorkizuneko eztabaidari ekarpen funtsezkoa eginez, eta gizatiarragoa den teknologia bat nola sortu aztertuz, konekzioak eta inklusioa sustatzeko.
Azterketa honek mugarri bat ezartzen du teknologiaren eta bakardadearen arteko harremana jorratzerakoan, eta baieztatzen du teknologia, diseinu, garapen eta erabilera egokiekin, ezinbesteko aliatu bihur daitekeela bakardadearen maiztasuna murrizteko, populazio talde desberdinetan, hala nola gazteak, adineko pertsonak edo ezgaitasuna duten pertsonak.
Publicaciones relacionadas
Isolamendu sozialak eta bakardadeak erronka garrantzitsuak planteatzen dituzte norbanakoaren ongizaterako eta osasun publikorako. Adimen Artifizialeko (AA) elkarrizketa eragileak etorkizun handiko tresna gisa sortu dira isolamendu sozialari heltzeko, bakartutako pertsonei laguntza pertsonalizatua eta konpainia emanez. Azterlan honen helburua da AAko elkarrizketa eragileek bakartutako pertsonei laguntza eta arreta soziala emateko duten zeregina ikertzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak duela gutxi 800.000 euro esleitu zituen nahi ez den bakardadea prebenitzeko eta horri aurre egiteko proiektuetarako, horixe baita mendebaldeko gizarteen erronka handienetako bat. 'ADINBERRI-HARIAK' deialdiaren oinarrietan sartu nahi dutenek hemen sakatuz egin dezakete, eta plataforman sar daitezke beren proposamena esteka honetan aurkezteko: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak.
Gislan Geographic Applicationsen proiektua honetan datza: Teknoadinaren Informazio Sistema merkaturatzeko oinarriak prestatzea eta sistemak lortutako emaitzen analisiaren bidez Adimen Artifiziala aplikatzeko oinarriak lantzea.