ADINBERRI
Gure zahartzearen oraina eta etorkizuna

21 eguneko erronka da BIDE, 55 urtetik gorako pertsonen elikadura osasuntsua sustatzeko, haien autonomia eta ongizatea indartzeko

Aldundiako ADINBERRIk 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako erronka berria jarri dute abian. Prestakuntza, gastronomia eta tresna praktikoak uztartuko ditu, elikadura-ohitura osasungarriak txertatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Aldundiak erretiro aktibo eta konektatua sustatuko du, nahi gabeko bakardadea prebenitzeko tresna gisa

Trantsizio Aktiboa ADINBERRI-HARIAK laguntzen bigarren deialdiaren baitan sortutako proiektu pilotua da. Proiektu esperimental honen helburua da erretiroa hartzeko trantsizioan dauden pertsonei laguntzea, prestakuntzaren, laguntza emozionalaren eta komunitatean parte hartzearen bidez.

Jarraitu irakurtzen

ADINBERRIk nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko HARIAK estrategia aurkeztu du Zaragozan

Zaragozako Udaleko Gizarte Politiken Arloak antolatutako topaketa batean parte hartu du, nahi gabeko bakardadea izaera sozial eta komunitarioko erronka dela azpimarratuz.

Jarraitu irakurtzen

Zortzi proiektu berri batu dira Gipuzkoan nahi gabeko bakardadea prebenitzea eta horri aurre egitea helburu duen HARIAK estrategiara

ADINBERRI-HARIAK dirulaguntzen bigarren deialdiak lurraldeko komunitate-sareak, eragileen arteko lankidetza eta bakardade-egoeren prebentzioa indartzen dituzten ekimen berriak bultzatzen ditu. HARIAK Hubek dagoeneko egin ditu deialdiaren onuradun izan diren proiektuekin lehen aholkularitza- eta jarraipen-bilerak.

Jarraitu irakurtzen
 
 

ZAHARTZAROA

Lehen mailako erronka baten aurrean gaude,
zeina aukera bat bezala ulertzen dugun, nola esparru sozialean, hala ekonomikoan.

 

Biztanleria

55 urtetik gorakoak 2021ean % 37

55 urtetik gorakoak 2031n % 46,5

Mendekotasun maila

2021ean 29.000 pertsona

2031n 36.000 pertsona

ADINBERRI ERRONKAK

ADINBERRIk, orainetik adinekoen etorkizuna aldatzeko erantzukizuna du eta 6 erronka lehenetsi dira errealitate horri erantzuteko:

Gobernantza kolaboratiboa ekosistemako eragileekin batera:

1 Adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea

2 Gipuzkoan ekonomia lehiakorra garatzea

Horretarako, zahartzaroko erreferentzia-zentro bat jarriko da martxan, arreta-eredu berrien esperimentaziora eta enpleguen-sorrerara bideratuko dena.

Erronka horiei erantzuteko
3 IBILBIDE

Ekosistema

“Ekosistema oso aktiboa dugu, eta ADINBERRI berrikuntzaren eta eragileen arteko konexioa sustatzen duen erakundea da, mahaigaineratutako erronkei balio-proposamen berriekin erantzuteko helburuarekin”

RAKEL SAN SEBASTIAN
ADINBERRI FUNDAZIOKO ZUZENDARI OROKORRA

598 entitate

80 proiektu