Berrikuntza
Hainbat zerbitzu bateratzen ditu arreta bakarrean, eta zainketa-plana ere eskaintzen du, kasu bakoitzaren analisia oinarri hartuta. Pertsonalizazioa ez ezik, aholkularitza osoa ere eskaintzen du honako hauei buruz: laguntza-produktuak eta horiek eskuratzeko dirulaguntzak, irisgarritasuna, balorazioen kudeaketa eta nola egokitu etxebizitza egoera berrira. Egoera bakoitzera egokituriko soluzio pertsonalizatua eskaintzen dugu, hainbat diziplinatako talde baten bidez (terapeuta okupazionala, teknikari ortoprotesikoa, produktu-espezialistak, hainbat markatako ekipamenduak konpontzeko teknikariak eta bazkide kolaboratzaileak).
Merkatua
- ETXERAKO ZERBITZUAK (ZENTA HOME): etxebizitzaren irisgarritasuna eta ingurunea baloratzea, laguntza teknikoen alokairua (garabiak, ohe artikulatuak, dutxako aulkiak), catering-zerbitzua, irisgarritasuna helburu duten obrak, zaintzaileen prestakuntza, laguntzen eta dirulaguntzen inguruko aholkularitza eta kudeaketa, zerbitzu tekniko propioa.
- EGOITZETARAKO ZERBITZUAK (ZENTA RESIDENCIAL): ekipamendu-proiektuak eta muntaketa, konponketa- eta mantentze-zerbitzu teknikoa, hondakinak erretiratzea eta kudeatzea, urteko ikuskapena eta txosten teknikoa, laguntza-taldeentzako prestakuntza.
- ZENTA CARE: pertsonei eta zaintzaileei laguntzeko produktu-sorta osoa biltzen du, eta pertsonei bizitza aktiboa ahalbidetzen die, bai etxean, bai egoitzan.

Gizarte-zerbitzuen prestazioa
Kontaktua Luz Cascallar Lcascallar@zenta.es +34 638 890 017