​​​​​​​

 
Sektore soziosanitarioa hobetzeko soluzioak dira, teknologia aplikatuz garatutakoak. 1. RESIVOZ (Caser bazkidearekin) – Elkarrizketa-sistema, ahotsa baliatuz adinekoak zaintzeko informazioa erregistratzeko. 2. ADINMUGI (Athlon bazkidearekin) – Adineko pertsonen artean ariketa fisikoa sustatzeko plataforma. 3. AVANZA – Datuen analisi aurreratua egoitza-espazioak kudeatzeko.
 

Berrikuntza

Oinarri teknologikoa duten soluzioak garatu dira, eta, haien eraginez, aldatu egin dira prozesu horiek kudeatzeko aurreko eredua eta kontzeptua. Berrikuntza teknologikoa abiapuntu harturik, asistentzia-prozesuak hobetzen eta optimizatzen egin da lan, baita ariketa fisikoa sustatzen ere.

 

Merkatua

Vicomtechek hainbat soluzio teknologiko aurkezten ditu, helburu berberarekin; hala, sektoreko profesionalen lanaren kalitatea ez ezik, erabiltzaileen bizi-kalitatea ere hobetu nahi ditu, kudeaketa malguagoa eta eraginkorragoa ahalbidetuz. Zentro teknologikoa den heinean, erakunde erabiltzaileen edo merkatuan soluzioak eskaintzen dituztenen eskutik garatzen ditu proiektuak, ondoren transferitzeko eta merkatura helarazteko.

 
 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturagarria

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
1.0. Etxebizitzaren/ingurunearen egokitzapena eta laguntza teknikoak: irisgarritasuna eta mugikortasuna. 4.0. Zainketa soziosanitarioetara aplikaturiko teknologiak.
 
Kategoriak
Egoitza
Etxea
 
VICOMTECH

Vicomtech adimen artifizialean, konputazio bisualean eta interakzioaren alorrean espezializaturiko zentro teknologikoa da.

 
Webgunea