​​​​​​​

 
Mendekotasuna duten adinekoentzako irekiera-sistema adimenduna da, hodeian oinarritutako soluzio bat erabiltzen duena. Sarraila EleaOpen plataformarekin integratuta dago. Gauzen Internet (IoT) baliatzen duen plataforma horrek balio erantsiko zerbitzuak sortzen ditu, instalazio edo etxebizitzetara noizean behin sartzea eskatzen dutenentzat. Hartara, saihestu egiten dira hirugarrenek giltzak izateak eragindako galerak eta arazoak. Yale Linus® Smart Lock sarrailak adimendun bihurtzen ditu ateak, eta giltza fisikorik gabe etxean sartzeko aukera ematen du. EleaOpen plataformaren bidez, plataforma bakarrarekin kudea daitezke sarbide guztiak. Horri esker, giltza birtualak eman dakizkieke jabetzara sartu beharra daukaten guztiei, eta egiaztatu egin daitezke, orobat, sartu-irtenen historia eta ateen egoera.
 

Berrikuntza

EleaOpen, sarbideak kontrolatzeko IoT plataforma unibertsala, hodeian oinarritutako softwarea da, edozein espaziotarako sarbidea urrunetik eta modu zentralizatuan kontrolatzeko modua eskaintzen duena. Bezeroei beren jabetzetara sartzeko aukera ematen die, baita etxebizitzako eta eremu komunetako ateak kontrolatzekoa ere (ataria, garajea, igogailua, eta abar).

 

Merkatua

Salmenta-kanal gehienen bidez gaude presente merkatuan.

 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturatua

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
1.0. Etxebizitzaren/ingurunearen egokitzapena eta laguntza teknikoak: irisgarritasuna eta mugikortasuna.
 
Kategoriak
Egoitza
Etxea
 
 
Dokumentuetarako sarbidea
 
TESA ASSA ABLOY

TESA ASSA ABLOY, egoitza zein erakundeetarako sarrailak eta sarbideak kontrolatzeko Espainiako fabrikatzaile nagusia da.

 
Webgunea