​​​​​​​

 
Adinekoei egokitutako elikadura berritzailea da, testura kontuan hartzen duena. Merkatu soziosanitariorako otordu-zerbitzuak ematen ditu. Etxera zuzenean zerbitzatzen da, otorduak zenbait premiatara egokituta: beharrizan dietetikoetara, komorbilitate-egoeretara, sukaldaritzako lehentasunetara eta are testuretara ere. Barne hartzen ditu adinekoen hidratazio egokia bermatzera bideratutako produktuak, pertsona horiek deshidratazioarekiko sentikorrak diren heinean. Zerbitzu pertsonalizagarriak biltzen dituen plataforma baten bidez kontratatu eta emango da zerbitzu hau, erabiltzaileen ezaugarriak aintzat harturik.
 

Berrikuntza

Elementu diferentzial hauek dira nabarmentzekoak:

  • Dieta osasunaren eta sukaldaritza-lehentasunen arabera pertsonalizatzea. Pertsonalizazio hori gizabanakoa sisteman parametrizatuta lortzen da, eta horrek jarraibide dietetikoaren gomendio bat emango digu.
  • Elikagai testurizatuen eskaintza; diseinuan, elikagai naturalaren kolorea, usaina eta itxura hartzen dira aintzat, eta hidratazioa bermatzea. Horrela, pertsonek, elikatzeaz gainera, esperientzia gastronomiko atsegingarria ere izaten dute, jakiok elikadura naturala simulatzen baitute.
 

Merkatua

Etxean zuzeneko elikadura-zerbitzua behar duten pertsona guztiak dira merkatu potentziala. Era berean, sektore publikorako eta egoitzetarako ere balio du. Salmenta zerbitzu-plataformaren bidez egingo da, baita erakundeen bidez eta Silver ekosistemako sareen bidez ere (eguneko zentroak, erretiratuen etxeak, farmaziak eta abar), eta, horretaz gainera, etxean bertan ere bana daiteke zuzenean.

 
 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturagarria

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
3.2. Elikadura
 
Kategoriak
Egoitza
Etxea
 
Ausolan

Jatetxe-zerbitzu kolektiboko lehenbiziko enpresa, % 100 kapital nazionalekoa.

 
Webgunea