​​​​​​​

 
Onlineko plataforma honek etxea gazteekin modu seguruan partekatzen laguntzen du.
 
 

Berrikuntza

Kuvu onlineko plataforma da, adineko pertsonei etxeko logela bat modu seguruan alokatzen laguntzen diena, betiere maizterrak haiekin ohitura batzuk partekatzen baditu. Prozesua oso intuitiboa da, eta erabiltzaileak eskura dauka telefono bidezko laguntza, behar izanez gero. Horretaz gainera, kontratu bakar bat dago estatu osorako, bizikidetza babestu eta haren jarraipena egin ahal izateko, guztiak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatze aldera.

 

Merkatua

Zerbitzua sektoreko erakundeen bidez eskain daiteke, adinekoek aparteko diru-sarrera bat ez ezik konpainia ere izan dezaten, eta, orobat, adinekoen bilakaerari buruzko informazioa jaso ahal izateko.

Zerbitzu hori hainbat erakunderi eskaintzen zaie pakete oso gisa, eta haren barnean sartzen dira plataforma (matcha sortzeko formularekin), babes-kontratua, bizikidearen kobrantzen eta ordainketen kudeaketa, eta jarraipena.

 

 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturagarria

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
3.4. Erlazionala/soziala
 
Kategoriak
Etxea
 
Kuvu bizikidetza-programa

Merkaturagarria Euskadin, Madrilen eta Bartzelonan. Gaur egun, eremu landatarragoetara ari da zabaltzen, eta Europako merkatuan ere ari da aukerak aztertzen.

 
Webgunea