​​​​​​​

 
ACCURO komunikazio- eta multimedia-plataforma bat da, % 100 IP teknologiaz eta adimen artifizialez hornitua, zentro soziosanitarioetan, ospitaleetan eta etxeetan erabiltzeko. Zentro soziosanitarioei soluzioak ematea du helburu, eta, horren barruan, inguruko kontrol profesionaleko edo soziosanitarioko zentro batera konektatzen ditu etxebizitzak, ACCUROdomus soluzioaren bidez.
 
 

Berrikuntza

Balio nagusia adimen artifizialean oinarritutako integrazio teknologikoa da, zentro soziosanitarioetan eta etxeetan sor daitezkeen arazoei aurrea hartzeko, soinean eraman daitezken gailuen mende egon gabe. Deiak kudeatzeko sistema bat baliatzen du, ahotsa eta aurpegia ezagutzen dituena, algoritmo propioekin garatua. Ez du behar Interneteko konexiorik eta ez dago hirugarren enpresa eta zerbitzuen mende, eta kasu guztietan errespetatzen du datu pertsonalak babesteko araudia.

 

Merkatua

ACCURO zentro soziosanitarioetan instalatzen da, eta zentroko edozein datu-saretara konekta daiteke. ALCAD fabrikatzaileak kide ziurtatuak ditu, soluziook zentroetan instalatzeko eta martxan ipintzeko.

 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturatua

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
4.0. Zainketa soziosanitarioetara aplikaturiko teknologiak.
 
Kategoriak
Egoitza
Etxea
 
ALCAD ELECTRONICS

Etxe, ospitale, egoitza, hotel eta beste eraikin batzuetarako telekomunikazio-produktu eta -sistemetan aditua den fabrikatzailea.

 
Webgunea