​​​​​​​

 
Osasuna hobetzera bideratutako argiztapen-ekipamenduak, batez ere espazio itxietan denbora luzez egoten diren pertsonengana bideratuak. Leycolan gaiturik dago aplikatzekoa den araudiari egokituriko azterketa luminikoa egiteko eta soluzioa erabiltzeko prest ipintzeko (giltza eskura), barne harturik apaintzeko panelak, argi-kontzeptu zirkadiano automatikoa, presentzia eta kanpoko argia erregulatzeko sentsoreak, argiaren maila egutegien eta ordutegien arabera programatzea eta abar.
 

Berrikuntza

Merkatuan, badira kolore-tenperatura aldatzen duten argiak, apaingarriak eta kontrol-sistemak, baina ez dago kontzeptu horiek guztiak prezio lehiakorrean integratzen dituen soluziorik.

Zaila da emaitzak zenbatestea, baina energia aurreztea eta pertsonen osasuna hobetzea lortu beharko litzateke.

 

Merkatua

Hainbat ingurutan aplika daiteke, hala nola ospitale, egoitza, kontsulta, eguneko zentro, lantoki eta abarretan.

Neurri jakin bateko instalazioetara dago bideratuta, sistema programatzeak eta automatizatzeak sortzen dituen kostuak direla eta.

 

 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturagarria Esperientzia eskala txikiko instalazioetan.

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
2.0. Altzari soziosanitarioak, domotika eta/edo argiztapena.
 
Kategoriak
Egoitza
 
LEYCOLAN

Leycolan. Hainbat diziplina lantzen dituen enpresa honen ardatza energia-efizientziaren alorra da, eta esperientzia zabala dauka argiztapenaren eta haren kontrolaren esparruan.

Ingeniaritza-zerbitzua eta giltza eskurako instalazioak.

 
Webgunea