Belaunaldien arteko komunikaziorako bi noranzkoko aplikazioa da Famileo, eta, hari esker, familiek argazkiak eta mezuak argitara ditzakete zentroan dauzkaten familiarteko maiteentzat. Astero-astero, Famileok mezu guztiak bildu eta automatikoki maketatzen ditu paperezko aldizkari-formatuan, egoiliar bakoitzarentzat % 100 pertsonalizatuta. Orobat, zentroko kideak ere komunikatu ahalko dira familiekin, modu intuitibo eta seguruan, «establezimendu-horma» baten bidez.
Berrikuntza
Famileo da belaunaldi guztietara egokitutako sare sozial bakarra. Beraz, berritzailea da, erraz erabiltzeko moduko baliabide bat eskaintzen du erabiltzaile digital eta ez-digitalentzat, eta ez du inor behartzen komunikazio-ohiturak eta ezagutzak aldatzera.
Merkatua
Adinekoen egoitzei eta desgaitasun-zentroei eskaintzen zaien zerbitzua da. Produktu hau sektoreko profesionalen eskutik garatu da, eta irisgarritasun-premia handi bati erantzuten dio. Gainera, baliagarria da oroitzapenak lantzeko eta pertsonak ardatz dituen arreta-eredua indartzeko baliabide gisa.
Jarduera-esparrua
3.4. Erlazionala/soziala
Kategoriak
Dokumentuetarako sarbidea