​​​​​​​

 
Egoitza-inguruneak egokitzen ditu adinekoentzat eta dementziak dituzten pertsonentzat. Espazioak diseinatzen eta egokitzen dituzte etxebizitzetan, adinekoen egoitzetan eta adinekoentzako eguneko zentroetan. Etxebizitzen kasuan, gainera, GIDAGOXO eskaintzen dute; hau da, narriadura kognitiboa duten pertsonentzako etxebizitzak egokitzeko gida.
 

Berrikuntza

Narriadura kognitiboa duten pertsonei, haien zaintzaileei eta senideei zuzenduriko zerbitzu esklusiboa da, oztopo arkitektonikoak ezabatzeaz haratago doana. Aintzakotzat hartzen du pertsonen gaitasun kognitiboen narriadura, diseinuaren bidez konpentsatzen saiatzeko. ETXEGOXO eta GIDAGOXO zerbitzuak narriadura kognitiboa duten pertsonen senide eta zaintzaileekin lankidetzan garatu dira.

 

Merkatua

ETXEGOXO osatzeko, etxebizitzetarako eta egoitza-zentroetarako teknologia domotiko humanizatua eskaintzen da, adinekoei eta haien zaintzaileei eguneroko jardueretan eta segurtasunean laguntzeko.

 
 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturagarria

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
1.0. Etxebizitzaren/ingurunearen egokitzapena eta laguntza teknikoak: irisgarritasuna eta mugikortasuna.
 
Kategoriak
Egoitza
Etxea
 
ERROTU TALDEA S.L.P.

ERROTU TALDEA S.L.P.

Pertsonen beharrei erantzungo dieten inguruneak garatzen ditu, haien bizi-kalitatea hobetzeko. Ingurune horien barnean sartzen dira arkitektura, barne-diseinua, faktore sentsoriala eta faktore soziala. Hiru emakumezko arkitektok osaturiko arkitektura-estudioa da. Hainbat talderekin elkarlanean egiten dute lan, proiektuak/zerbitzuak behar duenaren

 
Webgunea