​​​​​​​

 
Donomotics etxeak adinekoak ingurunearekin konektatzen dituen sistema bat eskaintzen du: bozgorailu adimendunen bidez, senideei edo larrialdiei dei diezaiekete, edo argiak, pertsianak eta berogailua piztu zein itzali, nonahitik eta ahotsa bakarrik baliatuz. Etxeetan nahiz egoitzetan erabil daiteke.
 

Berrikuntza

Adineko pertsonek eta mendekotasuna dutenek zailtasunak izaten dituzte, oro har, teknologia berriak erabiltzeko. Donom sistemak bozgorailu adimendunen (Alexa) eta kontrol-gailuen bidez funtzionatzen du, eta erabiltzaileari erraztu egiten dio ingurunearekin komunikatzea eta, ahotsaren bidez, eguneroko bizitzako jarduerak egitea.

 

Merkatua

Merkatuari dagokionez, izan daitezke egoitzak, egoiliarrei askatasun handiagoa emateko, edo izan daitezke, orobat, adineko pertsonen edo mendekotasuna dutenen arduradunak, betiere teknologia sinplifikatzen duen zerbitzua eskaini nahi badute, adinekoon bizitza independentea areagotzeko.

Negozio-ereduaren oinarri gisa ditugu, batetik, proiektuak saltzea (soluzioak instalatzea eta konfiguratzea), eta, bestetik, funtzionaltasunak zuzentzeko edo gehitzeko eta sistema kudeatzeko mantentze-zerbitzua eskaintzea.

 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Garapen-fasean

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
2.0. Altzari soziosanitarioak, domotika eta/edo argiztapena.
 
Kategoriak
Egoitza
Etxea
 
DONOMOTICS SL - Donomotics.com

Gailu domotikoak eta immotikoak integratzera bideraturiko enpresa. Integrazio domotikoko ingeniaritza.

 
Webgunea