Berrikuntza
- Aholkularitza integrala ematen du, produktuaren, araudiaren eta mendekotasunaren arloko izapideen gainean.
- Giltza eskurako proposamena da, instalaziotik hasi eta saldu ostean eskaintzen duen zerbitzu arin eta eraginkorreraino.
Bi kontzeptutara bideratutako berrikuntza:
- Etxebizitza lagunkoia, bertan bizi den pertsonaren gaitasun-galerara eta haren premia berrietara egokitzen dena.
- Etxe konektatua, teknologiaren bidez heldu ahalko baitiogu biztanleria zahartzearen erronkari eta zainketen eskaera handiari.
Merkatua
Eskailera-igogailuek eta jasogailuek irisgarritasun unibertsala bermatzen dute lehendik eraikita dauden eraikinetan; eta irisgarritasun-konponbidea dira familia bakarreko etxeetan, etxepekoen erkidegoetan eta jendearentzako sarbidea duten era guztietako eraikinetan. Finka-administratzaileak eta ortopediak dira konfiantzazko preskriptore nagusiak.
Beste produktu batzuekiko bateragarritasunari dagokionez, esparrua oso zabala da; izan ere, eskailera-igogailua erosi beharraren atzean mendekotasun-egoera egon ohi da, eta, beraz, pertsona erabiltzailearen etxebizitza «Konektatu» eta «Etxebizitza lagunkoi» bilakatuko duten bestelako produktu/zerbitzu batzuk ere sartzeko aukera dago. Horren adibide da, gaur egun, BIDEAren eta WATTIO Konekta2-ren arteko lankidetza.

Eskailera-igogailuetarako sistemen instalazio- eta mantentze-lanak.
Kontaktua Patricia Quintas pquintas@bidea.es +34 609 476 409