Berrikuntza
Zerbitzu hau berezi egiten duen balioa egoitzak eraldatzea eragiten duen akonpainamendua da, elikadura-zerbitzutik eta jatearen esperientziatik, egunez egun ekosistema osoak eskaintzen dituen ezkutuko aukerak azaleraziz. Begirada eta bizikidetzaren gaineko aldaketa batetik abiatuz egiten da lan eta modu arinean aplika daitezkeen hobekuntzak proposatzen dira. Pertsona, haren parte-hartzea eta zerbitzuaren pertsonalizazioa errespetatzen dituen aldaketa sistemikoa da.
Fase ezberdinetan erabilitako metodologiak egoitza-zerbitzuko geruza guztietan erantzuna emateko aukera eskaintzen du, azaleko geruzetatik hasita (giroa, antolaketa, materiala), ekosistemako pertsona guztien sentsibilizazio, gaikuntza eta ahalduntzetik abiatutako begira aldatzeko premiari ere erantzunez
Merkatua
Egoitza eta eguneko zentroetara zuzendua eta bertako ekosistema guztian (Egoiliar/erabiltzaileak, profesionalak, senideak) aplikagarri da.

ASKORA Gipuzkoako enpresa bat da, jangelak jateko ekintzatik haragoko espazio modura ulertzen dituena, pertsonen ongizatea eta garapena indartzea dakarten esperientziak sortuz. Ikuspegi horretatik, bere bezeroak marka ezberdinetatik abiatuz balio erantsi handiko zerbitzuak sortu eta kudeatzen laguntzen ditu: Askora Nagusi (Adin Nagusikoen Egoitzak), Askora Eskolan eta Askora Mahi-Mahi (Ikastetxe eta Ikastolak) eta Askora Lanean (Erakundeak).
Kontaktua Raquel Muñoz rmunoz@askora.com +34 630 108 426