​​​​​​​

 
Egoitza, eguneko zentro, apartamentu eta etxeetarako otordu-zerbitzuak: menu egokituak, elikadura testurizatua ere barne harturik. Elikadura testurizatua elikagaiak egokitzeko teknika bat da, elikagaion zaporea, usaina eta esentzia zaintzen dituena, janariaz gehiago gozatzen laguntzeko. Horri esker, hobetu egiten da pazienteen nutrizio-egoera, eta, gainera, murriztu bronkio-xurgapenak izateko arriskua. Elikadura zerbitzua egoitzetarako zein disfagia duten adinekoak bizi diren etxe egokituentzako
 

Berrikuntza

Elikagai testurizatuak erretiluetan ipintzen dira, hotzean eta 14 eguneko iraungipen-datarekin. Horri esker, ugaritu egiten da eguneko zentroetara eta etxeetara egokitutako elikadura-eskaintza, haietan ez baita bideragarria egoitza-zentro gehienetan dauden testurizazio-robotetan inbertitzea.

 

Merkatua

Gureakeko sukalde nagusia pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako elikadura-soluzio gisa eskaintzen zaie egoitza-zentro, eguneko zentro, tutoretzapeko apartamentu eta etxeko laguntza-zerbitzuetan jarduten duten enpresei. Etxeko laguntza-zerbitzuaren kasuan, zerbitzua osatu egin daiteke; esaterako, arropa-garbitzearekin, etxeko erosketa pertsonalizatuarekin edo etxetik kanpo bete daitekeen beste edozein beharrizanekin. Lizitazio publiko bidez eskaintzeko zerbitzua da, baina baita esparru pribaturakoa ere, dela operadore soziosanitario batek kudeaturik, dela publiko pribatuari zuzenean helarazita.

 
 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturatua

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
3.2. Elikadura
 
Kategoriak
Egoitza
Etxea
 
Grupo Gureak

Ostalaritza-zentroen zuzeneko kudeaketa. Egoitza-zentroen, eguneko zentroen, apartamentuen eta etxeko arreta-zerbitzuen operadoreetarako eta partikularrentzako zerbitzu-hornitzailea.

 
Webgunea