Berrikuntza
Wattio Konekta2 gailu adimendunez, laguntzaile birtualez eta adimen artifizialez osaturik dago, eta horrek paregabe bihurtzen du merkatuan. Gipuzkoako 115 familia baino gehiagotan egindako Zaintek IoT proiektuak erakutsi duenez, familien % 80 pozik daude produktuarekin, eta, gainera, baliagarritzat jo dute gailu hori zaintza-lanetarako. Era berean, horietako askok baieztatu dute gertuagotik ezagutu dituztela adinekoen errutinei eta jokabide orokorrei buruzko xehetasunak, eta % 40k adierazi dute, orobat, anomaliak hauteman dituztela haien jokabideetan, hala nola loarekin edo erorikoekin loturikoak.
Merkatua
Wattio Konekta2 osagarri ezin hobea da zainketa-zerbitzuetarako; esate baterako, telelaguntzarako edo etxeko laguntza eskaintzeko. Sektore publikoari zein pribatuari dago zuzenduta, eta, gainera, beste zerbitzu digital batzuekin eta Gauzen Internetekin integratzeko aukera ematen du. Teknologia- eta zerbitzu-pakete hau adineko pertsonak, kalteberak eta/edo mendekotasuna dutenak zaintzera bideraturik dago. Orobat, erabiltzaileek erraztasunak ematen dituen erreminta bat izango dute maite dituzten pertsonak zaintzeko, bizimodua aldatu beharrik izan gabe jarrai dezaten beren etxeez gozatzen, autonomia eta segurtasun osoz.

Pertsonen bizimodua teknologiaren bidez hobetzeko soluzio berritzaileak.
Kontaktua Patxi Echeveste patxi@wattio.com +34 649 226 621