​​​​​​​

 
Laguntza-zerbitzu digitalen plataforma. Urruneko arreta-sistema pertsonentzat, edozein izanik ere haien adina eta mendekotasun-maila. Digitalizazio-eredu aurreratu bat aplikatuz, arreta sozial integraleko zerbitzu indibidualizatu eta pertsonalizatu bat eskaintzen du, pertsona bere ingurune soziofamiliarrean mantentzea errazten duena.
 

Berrikuntza

Erabiltzailearen telebista baliatuz eskaintzen da zerbitzua, eta etxeetan ohikoa izaten den gailu hori bi noranzkoko sistema bihurtzen da. Haren bidez, erabiltzaileak eta zerbitzua ematen duten profesionalek ikus-entzunezko komunikazioa partekatzen dute denbora errealean.

 

Merkatua

  • Administrazio publikoak:
    Hainbat errealitateri erantzuteko aukera ematen du, hala nola herritar gehiago artatu ahal izatea inbertsio txikiarekin, laguntza soziosanitario osagarria eskaintzea, historia kliniko bakarra barnean hartzen duen koordinazio soziosanitarioko espazio bat ahalbidetzea, lehen mailako arretarekin asistentzia-jarraitutasuna eta koordinazioa bermatzea, eten digitala haustea eta erabiltzaileak egoitza-zentroetan sartzeko unea atzeratzea, besteak beste.

  • Erabiltzaileak:
    Aktibo eta konektatuta mantentzeko aukera ematen du, haien integrazioa eta sozializazioa erraztuz eta erabiltzailearen autonomia sustatuz.

  • Familiak:
    Laguntza psikologikoa eta kontziliatzen laguntzea, senidearen jarraipena egitea txostenak eskuratuz, bai eta haren ebaluazioari eta aurrerapenei buruzko etengabeko informazioa eskura ipintzea ere.

 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturagarria eta eraldatzen

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
4.0. Zainketa soziosanitarioetara aplikaturiko teknologiak.
 
Kategoriak
Etxea
 
Gizatzen SA

Gizatzen SA – Zerbitzuak. Balio-kateko posizioa.

 
Webgunea