​​​​​​​

 
Plataforma digital honen xedea da pazientea/erabiltzailea ebaluatzea, ariketa agintzea eta jarraipena egitea, guztia ere ariketa terapeutikoarekiko atxikidura bermatzeko, esperientzia gamifikatu baten bidez.
 

Berrikuntza

Merkatuan parekorik ez duen teknologia da Trak, eta CE markaketaren bidez ziurtaturiko osasun-produktutzat hartzen da. Langile soziosanitarioen lana du ardatz, eta, hori dela medio, tratamendu digitala, segurua eta kalitatekoa eskaintzeko hedapen gisa posizionatzen da.

Soluzioaren xedea da profesional soziosanitarioek/sanitarioek ahalik eta zerbitzurik onena ematea, betiere pazientearen mesedetan; gaitasun bereizgarri gisa, berriz, soluzioa pazienteari eskaintzen zaio zuzenean.

 

Merkatua

Zentro soziosanitarioei zuzenduta dago. Bi produktu dauzka bereizita. Batetik, errehabilitazioa etxera eramateko eta pazienteak etxeko ariketen errutina osatu ahal izateko produktua. Bigarrena, berriz, profesionalak edo zentro soziosanitarioak Trak eguneko egoitzan edo zentroetan ezartzera bideratua da.

 
 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturagarria

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
3.1. Ariketa fisikoa
 
Kategoriak
Egoitza
Etxea
 
 
Dokumentuetarako sarbidea
 
Trak Health Solutions

Adimen artifizialak lagundutako ariketa-errutinen softwarea, eta erabiltzailea monitorizatzea.

 
Webgunea