​​​​​​​

 
Mementia programa, ukimen-estimulazioko plataforma, gailu finko eta mugikorretarako teknologia interaktibo erabilerraza. Espainia osoko beste 12 zentrok bermatua. Helduei eta adinekoei, familiartekoei eta/edo zaintzaileei, sektore soziosanitarioko profesionalei eta administrazio publikoei dago zuzendurik.
 

Berrikuntza

Zerbitzu aitzindaria eta erreferentziazkoa da narriadura kognitiboa eta dementziak prebenitzeko eta moteltzeko terapietan. Helduei eta adinekoei zuzenduta dago, dela aurrez aurre (zentroan edota etxean), dela online eta telefonoz. Era berean, COVID-19aren ondorioak dituzten pertsonak ere tratatzen ditugu.

 

Merkatua

Estimulazio kognitiboko terapiak baliatzen ditugu prebentziorako, narriadura kognitibo arin eta neurritsuetarako, hartutako kalte zerebralerako eta mota guztietako gaixotasun neurologikoetarako, eta gaitasun mentalak estimulatu behar dituzten pertsona guztien behar sozial eta sanitarioei erantzuten diegu. Garun-gimnasia mota bat da, zerebroa aktibo mantentzera bideratua.

Tratamendu espezializatu bidezko lanketa integralak mesede egiten dio erabiltzaileari, eta familia, berriz, prestatu egiten du arazo neurologikoen bilakaerarako. Duela 13 urte sortu zenetik, milaka pertsonari lagundu dio oroimena lantzen bere Cognitiva zentroetan.

 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturatua

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
3.3. Estimulazio kognitiboa
 
Kategoriak
Egoitza
Etxea
 
Cognitiva Unidad de Memoria

Soziosanitario psikosoziala. Prebenitzera edo arintzera bideratutako zerbitzua, narriadura kognitibo arin eta neurritsua, dementziak edo hartutako kalte zerebrala dituzten pertsonentzat; pertsona horientzako etxeko estimulazio kognitiboa eta ariketa fisikoa, familien atsedenaldirako zerbitzua, zaintzailearentzako laguntza eta arreta psikologikoa.

 
Webgunea