Berrikuntza
TEKNOADINEKO sistemak askotariko ezagutzak, metodologiak eta tresnak uztartzen ditu, nazioarteko hainbat esperientziatan antzeman eta aztertu direnak. Antzematea (teknologia), komunitatea aktibatzea eta esku-hartzea bateratzen dituen sistema integrala da. Datu-ingeniaritza eta zaintza komunitarioa bateratuta, adinekoen zaurgarritasun-egoerak goiz antzeman eta, gainera, egoera horiek sailkatzen ditu. Horrek aukera ematen du zerbitzuak eta gizarte- eta hezkuntza-eskuhartzeen programak diseinatzeko.
Merkatua
Udalak: bai gizarte-zerbitzuen zorroaren garapena sustatu nahi dutenak eta bai tokiko zaintza-ekosistemak sustatu nahi dituztenak.
Sektoreak: zaintza, zahartze aktiboa, eskuhartze komunitarioa eta mendekotasuna.

Teknoadineko eskalatze fasean dago baina aldi berean, barne prozesuen estandarizazioa ari da gauzatzen. Merkatuan eskuragarri dago berme guztiekin eta dagoeneko Basauri, Santurtzi, Hernani, Legorreta, Oiartzun, Zestoa, Lizartza eta beste hainbat herritan martxan daude hainbat egitasmo.
Kontaktua Andoni Zulaika Arriaga andonizulaika@zabalduz.com +34 688 781 415