​​​​​​​

 
Paziente kroniko polimedikatuentzako zerbitzua. Asteko medikamentu-blister bat du oinarri, eta zenbait soluzio teknologiko gaineratzen zaizkio, hala nola Smart Home Care gailu eramangarri bat eta WhatsApp bidezko abisu-sistema, pazienteari medikazioa hartzea gogorarazteko, zaintzaileei pazientearen jarraipena egiten laguntzeko eta, oro har, agindutako tratamenduarekiko atxikidura hobetzeko.
 

Berrikuntza

Soluzio osagarriak eskaintzen dira; esate baterako, sendagaiak gordetzea eta farmazian hartualdiak prestatzea (egunean 30.000 erabiltzailek baliatzen dute gure blisterra), eta tresna eramangarri digitalak, pazienteari tratamenduaren jarraipena egiten laguntzen diotenak, nonahi dagoela ere. Horrek erraztu egiten du bizimodu aktiboa, eta, beharrezkoa denean, hainbat kanaletako soluzioa osatzen da zaintzaileen aukerako laguntzarekin.

 

Merkatua

  • B2B, hainbat eratako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak, hala nola soziosanitarioak, etxeko arreta, telelaguntza, etxeko tratamendu kronikoak, egoitzak, aseguru-etxeak, farmazia-kanala eta abar
  • B2C, zaintzaileak eta pazienteak
  • Beste plataforma batzuekin konektatzeko aukera: Ubikare, Wattio…
 
 
Produktuaren/zerbitzuaren egoera

Merkaturatua

Ordua eskatu
Jarduera-esparrua
1.0. Etxebizitzaren/ingurunearen egokitzapena eta laguntza teknikoak: irisgarritasuna eta mugikortasuna. 4.0. Zainketa soziosanitarioetara aplikaturiko teknologiak.
 
Kategoriak
Egoitza
Etxea
 
Fagor Health Care

Osasunaren alorreko gailu- eta software-hornitzailea

 
Webgunea