Berrikuntza
Elikagai testurizatuak erretiluetan ipintzen dira, hotzean eta 14 eguneko iraungipen-datarekin. Horri esker, ugaritu egiten da eguneko zentroetara eta etxeetara egokitutako elikadura-eskaintza, haietan ez baita bideragarria egoitza-zentro gehienetan dauden testurizazio-robotetan inbertitzea.
Merkatua
Gureakeko sukalde nagusia pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako elikadura-soluzio gisa eskaintzen zaie egoitza-zentro, eguneko zentro, tutoretzapeko apartamentu eta etxeko laguntza-zerbitzuetan jarduten duten enpresei. Etxeko laguntza-zerbitzuaren kasuan, zerbitzua osatu egin daiteke; esaterako, arropa-garbitzearekin, etxeko erosketa pertsonalizatuarekin edo etxetik kanpo bete daitekeen beste edozein beharrizanekin. Lizitazio publiko bidez eskaintzeko zerbitzua da, baina baita esparru pribaturakoa ere, dela operadore soziosanitario batek kudeaturik, dela publiko pribatuari zuzenean helarazita.

Ostalaritza-zentroen zuzeneko kudeaketa. Egoitza-zentroen, eguneko zentroen, apartamentuen eta etxeko arreta-zerbitzuen operadoreetarako eta partikularrentzako zerbitzu-hornitzailea.
Kontaktua Carlos Regla cregla@gureak.com +34 609 908 219