DIRU LAGUNTZEN DEIALDIA
Adinberrik bultzada ematen die zahartze osasungarriaren, sistema soziosanitarioaren bikaintasunaren eta industriaren lehiakortasunaren esparruan eragina izan dezaketen I+G+b proiektuei.
“Ekosistema aktiboa dugu, eta Adinberrik, balio-proposamen berriak bultzatzeko asmoarekin, berrikuntza katalizatzen eta eragileak lotzen ditu”
Adinberri Fundazioko zuzendaria
200 erakunde
44 proiektu
Deialdia
Balio erantsiko irtenbide partekatuak sustatzea trantsizio demografikoaren erronka sozial eta ekonomikoari aurre egiteko; pertsonen zahartze-prozesua kontuan hartzen dutenak; inpaktu soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa integratzen dituztenak gizartearen ongizatea, autonomia, berdintasuna eta aniztasuna areagotzeko; eta Adinberri estrategiarekin lerrokatuta daudenak
- Gipuzkoan dauden enpresak.
- Gizarte-ekintzaren hirugarren sektoreko irabazi asmorik gabeko entitate, fundazio eta elkarteak, Gipuzkoan kokatuta daudenak, eta helburutzat dutenak zahartze aren alorreko sare sozioasistentzi alean eta/edo soziosanitarioan lan egitea.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak enpresa-proiektu esperimentalak garatzeko izango dira:
- Enpresa aukerak garatzea, adinekoen autonomia etxean bertan sustatzeko.
- Enpresa aukerak garatzea, adinekoen bizimodu osasungarriko estiloak etxean bertan bultzatu eta mantentzeko, alderdi hauek sustatuko dituztenak: jarduera fisikoa, elikadura osasungarria, osasuna prebenitzeko eta sustatzeko zerbitzuak, ongizate emozionala eta gizarte harremanak.
- Zainketen eta arreta soziosanitarioaren arloan negozio eremu berriak garatzea, adinekoen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.
- Esperimentatzeko proiektuak, ekonomia sortzailearekin hibridazioaren bidez produktu eta zerbitzu kultural eta kognitibo espezifikoen garapenerako.
- Enpresa bideragarritasuna duten proposamenak identifikatzea, gizarte ekonomia lehenetsiz, etxeak eta zerbitzu komunitarioak egokitzeko, adinekoen autonomiarik handiena sustatzearren.
- Funtsezko ekonomiara hurbiltzean oinarritutako ekintzak diseinatzea
Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean (ikus diruz lagundu daitezkeen kostuak 8. Oinarrian)
- Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira
- Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua edota gerora aldatutakoa erreferentziatzat hartuko da dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa kalkulatzerakoan
- Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
- Dirulaguntzak emateko prozedurari ofizioz ekingo zaio. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da.
Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.
Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2020ko azaroaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da.
Dirulaguntzen xede diren jarduketak eskaera egin ondoren hasi behar dira, urte naturalaren barruan, eta 2021eko uztailaren 30erako bukatu behar dira.
Proiektuak justifikatzeko data: hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauzatzeko epea, urteko deialdian ezarriko dena, amaitzen denetik kontatuko da.
EMAN BEHARREKO URRATSAK
Adinberrik eskaintzen duen laguntza-deialdira aurkeztu ahal izateko, urrats hauek jarraitu beharko dituzu.
- Proiektua deskribatzeko memoria bat egitea.
- Dokumentazio gehigarria: zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eta/edo enpresa laguntzaileenak betetzen dituztela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak.
- Eskabidearen dokumentazioa aplikazioan erregistratzea.
- Dokumentazio guztia erregistratzea. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Adinberri Fundazioarekin: