2019ko deialdiko proiektuak
Txostenean, ebaluazioaren helburuak eta metodologia jasotzen dira, baita lortutako emaitzak eta inpaktuak ere.
Ebaluazio txosten honetan 2019ko deialdian onartutako ADINBERRI proiektuek egindako jarduerei buruzko dokumentuak eta informazioa daude. Ebaluazio prozesua hiru fasetan oinarritutako jarraipen metodologia batean egituratu da.
- Lehenengo fasean, proiektuen gauzatze maila ebaluatu da eta COVID-19 pandemiaren kontingentziei aurre egiteko kontingentzia planak egituratu dira.
- Bigarren fasean, proiektuek lortutako emaitzak ebaluatu dira (kontigentzia planetan planteatutako helburuekiko egokitasun maila).
- Hirugarren fasean, komunikazioak proiektuen emaitzetan duen inpaktua ebaluatu da eta horren berri eman da. Ondorioak eta ikasitako lezioak atera dira.