Proiektuak

Adinekoen etxebizitza kooperatiba

Hiritik At

Zahartzaroan zaintzarako aukera berriak zabaltzen ari dira: elkarren arteko zaintza, izaera komunitarioa, autogestioa, bizi-kalitatea eta adinekoen autonomia helburu. Horixe du helburu, hain zuzen, proiektu honek: belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioa

Informazio gehiago

AGASE

Biodonostia

Baloraziorako unitate bat diseinatzea eta pilotatzea, eta adinekoen funtzionaltasunari laguntzea

Informazio gehiago

App Alusti

Gaia

Adinekoen ebaluazio fisiko eta funtzionalerako test unibertsal bat garatzeko, balioesteko eta informatizatzeko tresna

Informazio gehiago

Ariketa fisikoa pertsona nagusien egoitzetan

UPV/EHU

Proiektuaren helburua da egoitzetan bizi diren adinekoentzako jarduera fisiko aldagai anitzekoa eta indibidualizatua egiteko programa bat garatzea, egoiliarren hauskortasunari eta mendekotasunari aurre egiteko eta haien eta bertan lan egiten duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Informazio gehiago

Bakardadeak

"Bakardadeak" Gipuzkoan adinekoen bakardadea aztertzeko garatu den lehen ekimena da. Gipuzkoan zahartzen ari diren pertsonen "bakardadea"-ren ezagutza sakonago eta anitzago baten beharrari erantzun nahi dio proiektuak, norberaren idiosinkrasia eta testuinguru soziokulturala kontuan hartuta; eta, horrela, haren alderdi desberdinak modu eraginkorrean jorratzeko. Kontuan hartuko dira haren dimentsio objektiboak eta subjektiboak, baita lotutako aldagai intrapertsonalak, interpertsonalak eta sozialak ere. Bakardade-egoerak hobetzen lagunduko duten esku-hartzeak, zerbitzuak eta baliabideak identifikatzeko eta abian jartzeko helburu du, esparru honetan aurrerapausoak emateko.

Balio erantsia hainbat ikerketa egitean planteatzen da. Azterlan kualitatibo bat, bakardadeari lotutako irudikapen sozialak, pertzepzioak eta arrazoiak aztertuko dituena. Azterlan kuantitatibo bat, bakardade-profilak eta horien prebalentzia ezagutuko dituena eta horien ezaugarriak ikertuko dituena. Gaur egun, ekintza boluntarioko ekimenak egiten dituzten esku-hartzeen eraginaren ebaluazioa; eta, azkenik, estrategia politiko bat egitea. Estrategia hori berritzailea izango da bai Euskadin baita estatuan ere. Gipuzkoa izango da arazo sozial handienetako bati aurre egiten dion estrategia horren buru .

Informazio gehiago

Bizkarreko diagnostiko funtzionala

Tecnalia

Komunitatean subjektu hauskorrak identifikatzeko eta baloratzeko metodo eta protokolo berriak, bizkarraren diagnostiko funtzionala egiteko eta oreka ebaluatzeko teknologietan oinarrituak.

Informazio gehiago

Elderlydigital

Oiarso S. Coop

Diagnostiko ultraeramangarrirako gailu bat garatzea adinekoentzat

Informazio gehiago

Entrenamendu kognitiboak

BCBL

Gaitasun kognitibo gorenen entrenamendua adinekoengan; jarrera eraginak eta burmuin oinarriak

Informazio gehiago

ESTEKA

Grupo SSI

Hauskortasunean eman beharreko urratsen eta aurrerapausoan inguruko proiektua, komunitate arretan hezurmamitzen dena

Informazio gehiago

Etxebizitza terapeutikoak

 Errotu

Etxebizitza egokitzea kaltetze kognitiboa duten pertsonentzat diseinu terapeutikoari jarraikiz

Informazio gehiago

HAUSKOR

Hurkoa

Gipuzkoan ahultasun egoeran dauden adinekoen arratarako tresnak eta modeloa definitzea

Informazio gehiago

OKenCASA

OKenCASA zaintzaileak zaintzeko sustapen programa bat da. Programa pilotuak honako baliabide hauek jarriko ditu parte hartzen duten familien eskura:

  • ZAINTZAREN ANTOLAKETA
    • Zaintza-lanen koordinazioa errazteko tresnak eskura izango dituzue.
  • ONLINE PRESTAKUNTZA
    • Gertuko pertsona hori hobeto nola zaindu ikasiko duzue, eta zuen burua ere nola zaindu modu eraginkor batean.
  • ZURE ZAINTZA-AHOLKULARIA
    • Zaintza-aholkulari bat izango duzue, une zailetan lagungarri izango zaizuena.
  • ABANTAILAK ZERBITZU ERABILGARRIETAN
    • Fisioterapia, lege-aholkularitza edo administrazio-izapideetarako gestoria bezalako zerbitzuetara joko duzue, baldintza onuragarrietan.

Informazio gehiago

Protect

 Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa

Dementziari lotutako jokabide-nahasmenduak eta nahasmendu psikologikoak izateko arriskua aurreikusteko eredu bat eraikitzea Machine Learning bidez

Informazio gehiago

Revesivoz

Caser Residencial Betharram

Egoitza zentroetako informazio erregistroa bikaintzen Ahots interakzioaren bidez 

Informazio gehiago

Teleadin

Inmakulada Lanbide Ikastola

Bakarrik bizi diren adinekoen autonomia sustatzeko urrutiko laguntzaile pertsonala

Informazio gehiago

1 milloi euro
proiektuetarako

15 proiektu onuradun

6 erronkei
erantzuten diete

“Zahartze osasungarriaren, sistema soziosanitarioaren bikaintasunaren eta industriaren lehiakortasunaren esparruan eragina duten I+G+b jarduerak babesten ditugu”

RAKEL SAN SEBASTIAN
Adinberri Fundazioko zuzendaria