Ezagutu bertatik bertara Merkatuan Prest topaketan aurkeztuko diren enpresak, produktuak eta zerbitzuak.
Iragazi
Iragazi
Jarduketa-esparrua
Kategoriak
27 emaitza
ABENTURA SENTSORIAL INTERAKTIBOAK (ik109)
Giza kalitate handiko programa original honen helburua da osasuna babestea eta kultura eta aisialdia sustatzea, errealitate birtualaren, 3Dko film interaktiboen eta jarduera sentsorial kognitiboen bidez.
Teknologia berrien bidezko proposamena, eten digitala eta bakardadea gainditzeko, komunitatea sortzeko, eta familia eta belaunaldi arteko harremanak sendotzeko. Egoitzen esparrurako zerbitzu-egokitzapena eskaintzen du produktuak.
ACCURO eta ACCUROdomus
ACCURO komunikazio- eta multimedia-plataforma bat da, % 100 IP teknologiaz eta adimen artifizialez hornitua, zentro soziosanitarioetan, ospitaleetan eta etxeetan erabiltzeko. Zentro soziosanitarioei soluzioak ematea du helburu, eta, horren barruan, inguruko kontrol profesionaleko edo soziosanitarioko zentro batera konektatzen ditu etxebizitzak, ACCUROdomus soluzioaren bidez.
Askora Nagusi
Egoitza eta eguneko zentroetara akonpainamendua egiteko zerbitzua eraldaketa eta hobekuntza prozesuetan, elikadura-zerbitzutik eta jatearen esperientziatik. Pertsonak erdigunean ipintzen ditugu eta eredu integratzaile bat sortzen dugu zentroko bizitzako kide guztientzat.
BIDEA eskailera-igogailuak
Eskailera-igogailuen eta jasogailuen bidez, mugikortasun askea, segurua eta autonomoa bermatzen zaie mugikortasun murriztua duten pertsonei.
Donom. Bozgorailu adimendunak
Donomotics etxeak adinekoak ingurunearekin konektatzen dituen sistema bat eskaintzen du: bozgorailu adimendunen bidez, senideei edo larrialdiei dei diezaiekete, edo argiak, pertsianak eta berogailua piztu zein itzali, nonahitik eta ahotsa bakarrik baliatuz. Etxeetan nahiz egoitzetan erabil daiteke.
Elikadura pertsonalizatua
Egoitza, eguneko zentro, apartamentu eta etxeetarako otordu-zerbitzuak: menu egokituak, elikadura testurizatua ere barne harturik.
Elikadura testurizatua elikagaiak egokitzeko teknika bat da, elikagaion zaporea, usaina eta esentzia zaintzen dituena, janariaz gehiago gozatzen laguntzeko. Horri esker, hobetu egiten da pazienteen nutrizio-egoera, eta, gainera, murriztu bronkio-xurgapenak izateko arriskua. Elikadura zerbitzua egoitzetarako zein disfagia duten adinekoak bizi diren etxe egokituentzako
Erreka sabai-garabiak
Gurpil-aulkian dabiltzan pertsonak beren ingurunean eta jasangarritasunez lekualdatzeko sabai-garabiak.
Estimulazio kognitiboko terapiak
Mementia programa, ukimen-estimulazioko plataforma, gailu finko eta mugikorretarako teknologia interaktibo erabilerraza. Espainia osoko beste 12 zentrok bermatua.
Helduei eta adinekoei, familiartekoei eta/edo zaintzaileei, sektore soziosanitarioko profesionalei eta administrazio publikoei dago zuzendurik.
Etxegoxo
Egoitza-inguruneak egokitzen ditu adinekoentzat eta dementziak dituzten pertsonentzat. Espazioak diseinatzen eta egokitzen dituzte etxebizitzetan, adinekoen egoitzetan eta adinekoentzako eguneko zentroetan. Etxebizitzen kasuan, gainera, GIDAGOXO eskaintzen dute; hau da, narriadura kognitiboa duten pertsonentzako etxebizitzak egokitzeko gida.
FAMILEO
Belaunaldien arteko komunikaziorako bi noranzkoko aplikazioa da Famileo, eta, hari esker, familiek argazkiak eta mezuak argitara ditzakete zentroan dauzkaten familiarteko maiteentzat. Astero-astero, Famileok mezu guztiak bildu eta automatikoki maketatzen ditu paperezko aldizkari-formatuan, egoiliar bakoitzarentzat % 100 pertsonalizatuta. Orobat, zentroko kideak ere komunikatu ahalko dira familiekin, modu intuitibo eta seguruan, «establezimendu-horma» baten bidez.
GERODAN altzari soziosanitarioak
Sozietate kooperatiboa, ekipamendu soziosanitario integralak eta hoteletarako ekipamenduak eskaintzeko sortua. Mendekotasuna edo ezintasuna duten pertsonei egokitutako altzariak diseinatzen eta ekoizten ditu, bai eta hoteletako egonaldiez gozatu nahi duten pertsona autonomoengana egokitutako altzariak ere.
Mota guztietako espazio soziosanitarioetara moldatutako altzari-aukera zabala: logelak, jantokiak, eremu komunak, jarduera-aretoak...
Gozojan
Adinekoei egokitutako elikadura berritzailea da, testura kontuan hartzen duena. Merkatu soziosanitariorako otordu-zerbitzuak ematen ditu.
Etxera zuzenean zerbitzatzen da, otorduak zenbait premiatara egokituta: beharrizan dietetikoetara, komorbilitate-egoeretara, sukaldaritzako lehentasunetara eta are testuretara ere. Barne hartzen ditu adinekoen hidratazio egokia bermatzera bideratutako produktuak, pertsona horiek deshidratazioarekiko sentikorrak diren heinean. Zerbitzu pertsonalizagarriak biltzen dituen plataforma baten bidez kontratatu eta emango da zerbitzu hau, erabiltzaileen ezaugarriak aintzat harturik.
Kuvu
Onlineko plataforma honek etxea gazteekin modu seguruan partekatzen laguntzen du.
Leycolan. Argiztapen osasungarria eta efizientea
Osasuna hobetzera bideratutako argiztapen-ekipamenduak, batez ere espazio itxietan denbora luzez egoten diren pertsonengana bideratuak.
Leycolan gaiturik dago aplikatzekoa den araudiari egokituriko azterketa luminikoa egiteko eta soluzioa erabiltzeko prest ipintzeko (giltza eskura), barne harturik apaintzeko panelak, argi-kontzeptu zirkadiano automatikoa, presentzia eta kanpoko argia erregulatzeko sentsoreak, argiaren maila egutegien eta ordutegien arabera programatzea eta abar.
Naiha
Software integratzailea, datuaren balio osoa modu digitalki, urrunetik, automatikoki eta denbora errealean erauzteko aukera ematen duena, esparru soziosanitario osorako. Sofwarea: Medical Device, class IIa. Edozein zerbitzu soziosanitarioren datu-egitura erraz egokitzeko diseinatua.
OKencasa
Laguntza-programa hau mendekotasuna duen familiarteko nagusi bat etxean zaintzen duten pertsonei zuzendutako zerbitzua da, eta haien egoera biopsikosoziala hobetzea eta zainketa-lanaren eguneroko jarduna erraztea ditu helburu.
Oroi
Eduki terapeutikoak eskaintzen dituen errealitate birtualeko plataforma, ongizate emozionala sortzera eta adinekoak kognitiboki estimulatzera bideratua. Gaur egun bizi ezin dituzten esperientziak bizitzeko aukera ematea, errealitate birtualaren bidez.
Salto Systems
SALTOK sarbidea kontrolatzeko irtenbide adimendun, seguru eta malguak eskaintzen ditu, etxez etxeko arreta-zerbitzuko hornitzaileen plataforma nagusiekin integratzen direnak eta larrialdi kasuan berehala erantzuteko aukera ematen dutenak. SALTOK giltza mekanikoen kudeaketa eta baimenik gabeko sarbideak ekiditen ditu eta, aldi berean, egoiliarrek beren atea ireki behar izatea ekiditen du (mugikortasun-arazoak izan baititzakete). Halaber, familiak zaintza-saio bakoitzerako prest izan beharra ere ekiditen du. SALTOREN sarraila adimendunek denbora funtsezkoa den egoeratan, bizitzak salba ditzakete benetan
Segurtasun-sistema integratua. Linus SMART LOCK sarbide-sistema adimenduna.
Mendekotasuna duten adinekoentzako irekiera-sistema adimenduna da, hodeian oinarritutako soluzio bat erabiltzen duena.
Sarraila EleaOpen plataformarekin integratuta dago. Gauzen Internet (IoT) baliatzen duen plataforma horrek balio erantsiko zerbitzuak sortzen ditu, instalazio edo etxebizitzetara noizean behin sartzea eskatzen dutenentzat. Hartara, saihestu egiten dira hirugarrenek giltzak izateak eragindako galerak eta arazoak.
Yale Linus® Smart Lock sarrailak adimendun bihurtzen ditu ateak, eta giltza fisikorik gabe etxean sartzeko aukera ematen du. EleaOpen plataformaren bidez, plataforma bakarrarekin kudea daitezke sarbide guztiak. Horri esker, giltza birtualak eman dakizkieke jabetzara sartu beharra daukaten guztiei, eta egiaztatu egin daitezke, orobat, sartu-irtenen historia eta ateen egoera.
Smart Home Care
Paziente kroniko polimedikatuentzako zerbitzua. Asteko medikamentu-blister bat du oinarri, eta zenbait soluzio teknologiko gaineratzen zaizkio, hala nola Smart Home Care gailu eramangarri bat eta WhatsApp bidezko abisu-sistema, pazienteari medikazioa hartzea gogorarazteko, zaintzaileei pazientearen jarraipena egiten laguntzeko eta, oro har, agindutako tratamenduarekiko atxikidura hobetzeko.
SOCIA, adimen artifizialean oinarrituriko sektore soziosanitariorako soluzio teknologikoak.
Sektore soziosanitarioa hobetzeko soluzioak dira, teknologia aplikatuz garatutakoak.
1. RESIVOZ (Caser bazkidearekin) – Elkarrizketa-sistema, ahotsa baliatuz adinekoak zaintzeko informazioa erregistratzeko.
2. ADINMUGI (Athlon bazkidearekin) – Adineko pertsonen artean ariketa fisikoa sustatzeko plataforma.
3. AVANZA – Datuen analisi aurreratua egoitza-espazioak kudeatzeko.
Solumobel. Altzari egokituak
Adineko pertsonentzako eta mugikortasun murriztua dutenentzako arotzeria-soluzio integralak, etxebizitza eta ingurune seguru eta irisgarriak sortzen laguntzeko zerbitzuaren bidez.
Belaunaldi orotara egokituriko sukaldeak sortzea, altzarigintzako Maiur gure kidearekin batera; teknologiaren laguntzarekin, sukaldea toki segurua izan dadin bizitzaren aro guztietarako.
Teknoadineko
Bakardade-egoeran dauden pertsonak goiz antzemateko eta gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko sistema publiko komunitarioa.
Trak
Plataforma digital honen xedea da pazientea/erabiltzailea ebaluatzea, ariketa agintzea eta jarraipena egitea, guztia ere ariketa terapeutikoarekiko atxikidura bermatzeko, esperientzia gamifikatu baten bidez.
Vera, Gizarte Zentro Birtuala
Laguntza-zerbitzu digitalen plataforma. Urruneko arreta-sistema pertsonentzat, edozein izanik ere haien adina eta mendekotasun-maila. Digitalizazio-eredu aurreratu bat aplikatuz, arreta sozial integraleko zerbitzu indibidualizatu eta pertsonalizatu bat eskaintzen du, pertsona bere ingurune soziofamiliarrean mantentzea errazten duena.
ZAINTEK IOT
Adinekoentzako arreta-sistema berritzailea, Gauzen Internet (IoT) eta Adimen Artifiziala baliatzen dituzten gailuez hornitua.
Zenta
Zenta konpainiak arreta-kontzeptu berri bat aurkezten du, pertsona ardatz duen zerbitzu integral bat, autonomia PERTSONALA eta zahartze aktiboa sustatzeko, dela etxean bertan, dela egoitzetan.
Hiru bloketan banatzen dugu gure BALIO-ESKAINTZA: ZENTA CARE – ZENTA HOME – ZENTA RESIDENCIAL