Ezagutu nahi dituzu berrikuntza sozial eta/edo teknologikoko hogei soluzio baino gehiago, adinekoak artatzeko eta zaintzeko eredu berriak lantzen dihardutenak?
ZATOZ MERKATUAN PREST TOPAKETARA
Zain izango gaituzu, guztion artean Gipuzkoarako urrezko etorkizuna eraikitzeko.
Zer da merkatuan prest topaketa?
Merkatuan dagoeneko eskura dauden soluzio horiek bereziki pentsatu dira, adinekoak beren etxean edota egoitzetan artatzeko eta zaintzeko eredu berriei erantzuteko.
Topaketak bi zati izango ditu. Lehenbizikoan, hogei ekimen aurkeztuko dira labur-labur. Bigarrena, berriz, networkingera bideratuta egongo da. Hortaz, aldez aurretik hitzarturiko banakako bilerak egingo dira erakunde interesdunen (eskatzaileen) eta produktu eta zerbitzuon hornitzaileen (eskaintzaileen) artean. Bileretarako dagoen lekua mugatua denez, kafe-etenaldia eta koktela ere aprobetxatu ahal izango dira beste enpresa batzuekin harremanetan jartzeko. Era berean, ADINBERRI ibilbideetan ere bertatik bertara ezagutu ahal izango dira aurkeztutako zerbitzu eta produktuak garatzeko instalazioak, MERKATUAN PREST bukatu eta ondorengo egunetan.
ADINBERRIk 2019az geroztik gauzatzen duen Silver Economy Erronka programako ekintza-planaren parte da ekitaldia