Korale logo

2024.06.20 09:00 – 14:00

Tabakaleran (Jolastoki aretoa)

Donostia - San Sebastián

 

Zer da KORALE?

Bakardadeari aurre egiteko Europako ekimenetan barrena bidaia

KORALE INTERREG EUROPE programaren baitan sortutako proiektua da, Europar Batasunak finantziatua eta bere helburua, praktika eta ezagutza komunitate baterantz aurrera egitea da, bakardadea politika publikoetatik prebenitu eta jorratzeko. ADINBERRI, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu estrategikoetako bat, ekainean Donostian izango den nazioarteko ekimen horren buru da.

ADINBERRI buru duen Europako proiektu honek nahi ez den bakardadearen eta gizarte-isolamenduaren arazoari heldu nahi dio, horixe baita Adinberri Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak azken 4 urteetan HARIAK Estrategiaren bidez lanean diharduten egungo gizartearen erronka nagusietako bat.

KORALE, ADINBERRIrekin batera, Europako beste bost bazkidek osatzen dute: Social City Vienna (Austria), Santa Casa da Misericórdia of Lisbon (Portugal), Fingal County Council (Irlanda), Municipality of Aalst (Belgika) eta Central Denmark Region (Danimarka). Horiek guztiek lau urtez egingo dute lan, eta bai adineko pertsonengan, bai gazteengan nahi ez diren bakardadeen esparruko esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko dituzte, politika publikoen-mailan aldaketa bultzatzeko.

Programa amaitzen denean, 24 jardunbide egoki eta arlo honetako ekimenak bideratuko dituen Politiken Gida bat argitaratuko dira.

Eta lehen urrats gisa, datorren ekainaren 20an, Tabakaleran (Donostia), KORALE Community Rail nazioarteko ekitaldia izango da. Topaketa hau, KORALE proiektuan inplikatuta dauden hirien arteko ibilbidearen hasiera izango da.

 
 

Zer ekarriko dizu ekitaldiak?

  1. Ezagutu, nahi ez diren bakardadeen fenomenoaren aurrean, Euskadi, Austria, Portugal, Irlanda, Belgika eta Danimarka egiten ari diren proiektuak
  2. Murgildu eskualde horietako kasu arrakastatsuetan eta jardunbide egokietan.
  3. Ezagutu nahi ez den bakardadea, pertsonen osasun fisikoan eta mentalean eta gizarte-kohesioan eragin kaltegarria duen fenomenoa, eta horretaz jabetu.
  4. Hartu parte fenomeno hori des-estigmatizatzen lagunduko duen elkarrizketa publiko batean.
  5. Lagun iezaguzu zure esperientziarekin arazo honi aurre egingo dioten eragin handiagoko politika publikoak lortzen.
 
 

Agenda

  • 09:00

    Harrera

  • 09:30

    Elkarrizketa instituzionala

    • Marian Olabarrieta (Eusko Jaurlaritza)
    • Maite Peña (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • 09:50

    Inaugurazio-elkarrizketa

    SoldedadES: Nahi ez den Bakardadearen Estatuko Behatokia, ONCE Fundazioa:

    • Matilde Fernández (Lehendakaria)
    • Adrián Tuñón (Ikertzailea Behatokian eta aholkularia Fresnon)
  • 10:15

    HARIAK estrategiaren inguruko elkarrizketa, Gipuzkoa harremanetarako lurralde bihurtzeko

    • Rakel San Sebastián (Adinberri)
    • Ainhoa Becerra (Adinberri)
  • 10:30

    Kafe etenaldia

  • 11:10

    Proiektu arrakastatsuak Gipuzkoan

    1. Nahi ez diren bakardadeak prebenitzeko eta jorratzeko ekosistemak: Zaintza Herri Lab: "Hauskor" eta "Auzokide bikainak" proiektuak.

    • Bakarne Etxeberria (Hurkoa): “Hauskor” proiektua
    • Blanca Caballero (Adinkide): “Auzokide bikainak” proiektua

    2. Hauskortasun-egoeran eta nahi ez den bakardadean dauden pertsonak aurrez detektatzeko eta komunitatea dinamizatzeko informazio-sistemak: “Auzosare” proiektua.

    • Garazi Solís (Zabalduz koop.)
    • Aitor Alberdi (Hernaniko osasun zentroa)

    3. Bakardadeak eta etxebizitza/hirigintza: "Etxelagun" eta "Kalelagun" proiektuak

    • Adur Ugartemendia (Beasaingo Udaleko hirigintza-arduraduna)
    • Olatz Irulegi (UPV/EHUko Arkitektura Eskola)

    4. Nola bultzatu ekintza komunitarioa eta bakardadearen prebentzioa eta aurre hartzea, Gipuzkoako ehun koralaren bitartez: “Hariak Kantuz” proiektua.

    • Marta García (Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa)
    • Josu Elberdin (Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa)
  • 12:10

    KORALE: Praktika arrakastatsuak Portugalen, Dinamarkan, Austrian, Irlandan eta Belgikan

    VIENA (Austria) - Katrin Weber

    • Bakardadearen aurkako plataforma Austrian: eskumenen sare nazionala

    LISBOA (Portugal) - Mário Rui André

    • Gizarte-isolamendua prebenitzeko eta hiri-testuinguru batean ikuspegi parte-hartzaileak sustatzeko tresna berriak: RADAR proiektuaren kasua.

    FINGAL (Irlanda) - Naomi Weir

    • Fingal Acorn (ezkurra) proiektua: adinekoekin garatutako teknologia, adinekoentzat, gizarteratzea eta parte-hartzea sustatzeko

    CENTRAL DENMARK (Danimarka) - Lise Arnth

    • HUSRUM: gazteen bakardadeari aurre egiteko ekimen arrakastatsua

    AALST (Belgika) - Charlotte de Wilde

    • Reaching in vs Reachin out: Biztanleria zibilak ekintza proaktiboari (reaching out) ematen dion erantzunari buruzko jardunbide egokien eta esperientzien trukea, laguntza-eskaeratik (reaching in) abiatzen dena.
  • 13:10

    Jardunaldiaren amaiera

  • 13:30

    Bazkaria eta konexio-hariak

Hizlariak

Katrin Weber

Austria-n Bakardadearen Aurkako Plataformaren proiektuaren ikertzailea eta gerentea da. Berrikuntza Sozialaren Ikerketa Unitatean arlo honetan ekimenak laguntzen eta datu kualitatiboak biltzen eta ebaluatzen lan egiten du, baita ikerketa eta moderazio jarduerak antolatzen ere.

Irakurri gehiago

Proiektuaren inplementazio operatiboa eta bere plangintza estrategikoa modu eraginkorrean kudeatzen ditu, zerbitzu-hornitzaileentzako eta pertsona kaltetuentzako kontaktu gako bat izanik.

Mário Rui André

Lisboako Santa Casa da Misericórdia-n soziologoa, Erakunde Arteko Harremanen Soziologian doktoretza ondokoa, hainbat programa eta proiektu zuzendu ditu gizarte eta osasun arloetan.

Irakurri gehiago

Gobernantza Integraturako Foroan iraupenari eta zahartzeari buruzko lan taldearen koordinatzailea, 2020az geroztik "Lisboa Hiri Bizia Adin Guztietarako" Programaren Misio Unitatearen zuzendaria da, RADAR Proiektuaren kudeaketa operatiboaren arduraduna.

Lise Arnth

DEFACTUM Danimarkako Eskualde Ertaineko Proiektuen Zuzendari Nagusia, Erizaina eta Gizarte Ekintzailetzan Masterra.

Irakurri gehiago

Gizarte eta osasun arloekin lotutako hainbat programa eta proiektu zuzendu ditu. 2020az geroztik, "Elkarrekin Gehiago" programaren ko-liderra izan da, Silkeborg udalerriko gazteen eta adinekoen bakardadeari aurre egiteko komunitate-aldaketarako eskala handiko eta maila anitzeko interbentzioa.

Naomi Weir

Zuzendari senior exekutiboa da eta nagusiei zuzendutako larrialdien kudeaketan masterra du. Irlandako bertako gobernuan 33 urteko esperientzia du, bertan Giza baliabide, Etxebizitza eta Gai korporatiboen eremuetan lan egin duelarik.

Irakurri gehiago

Une honetan, Herri Garapeneko arloko zuzendaritza estrategikoaren arduradun nagusia da. Fingaleko jendearen, adineko pertsonak barne, bizi-baldintzak hobetuko dituzten politika eta ekimenen kudeaketa zein inplantazioa ikuskatzea dago bere zeregin nagusien artean.

Charlotte de Wilde

Osasun eta Zaintza Berrikuntzako Taldeko liderra da Aalsten zein Zorglab 'Living Lab'-proiektuan. Herri honek gizarte inklusioa eta bakardadera zuzendutako hainbat ekimenetan hartu du parte.

Irakurri gehiago

Zorglab-ek, bestalde, kokreazio metodologia batetan jartzen du arreta nagusia eta Helize Laukoitza deritzon ereduan oinarrituta egiten du lan. Herri erakunde gisa, hiritarrak, partehartzaile lokalak, ikaskuntza-eremua eta enpresa sortzaileak konektatzen ditu.

Rakel San Sebastian

Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Finantzetako masterra University of Westminsterren (London_1998). Masterra Lidergoan eta Taldeen Zuzendaritzan eta Masterra Merkataritza Kudeaketan.

Irakurri gehiago

Bere ibilbide profesionala hainbat zuzendaritza-postutatik igaro da, bai industria-arloan, bai GUREAK taldean (desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzen dituen taldea), Errenteriako Gerontologikoaren Zuzendaritza barne. 2018tik Adinberri Fundazioko zuzendari nagusia da.

Ainhoa Becerra

Industria eta Hiri Soziologian lizentziatua da EHUn (1999). Adinekoentzako Zentro eta Zerbitzuen Zuzendaritza eta Kudeaketako Graduondokoa, ISED – Vic. Unibertsitatean (2004) eta Osasun Publikoko eta Kudeaketa Sanitarioko masterra, INESEM Enpresa Ikasketen Europako Institutuaren eskutik. (2014-2015).

Irakurri gehiago

Ekintzailetza esparruan eman zituen bere lehen urratsak eta Letralan, enpresaren ko-sortzailea izan zen (1999) berrikuntza sozial, sanitario eta teknologikoaren alorrean eta bereziki e-health eta telemedikuntza proiektuak bultzatuz. Ondoren (2016-2019), Aubixa Fundazioko proiektu eta programen zuzendaria izan zen, zahartzearen eta Alzheimerraren eta beste dementzien esparruan. 2019tik Adinberri Fundazioko (GFA) Berrikuntza arduraduna da.

Adrián Tuñon

Soziologian lizentziaduna da eta nazioarteko lankidetzako masterra du. Aholkularia da gizarte-politiketan espezializatutako Fresno, the right link aholkularitzako azterlan taldean. Nahi ez den bakardadea, etxegabetasuna edo adinekoak bezalako gizarte-gaien inguruko gizarte-ikerketa egiten du.

Irakurri gehiago

Lehenago, GKEen Europako sareetan egin zuen lan Bruselan, giza eskubideen aldeko lana eginez, Erdialdeko Amerikan batez ere. ONCE Fundazioaren SoledadES Behatokia sortu zenetik, Behatokiaren azterlanen arloaren burua da. “El coste de la soledad en España” (2023) izeneko ikerketa koordinatu du, eta “Informe sobre la percepción de la soledad no deseada” (2022), “Estudio sobre juventud y soledad no deseada en España” (2023) eta “Barometro de la soledad no deseada en España” (2024) azterlanen egileetako bat izan da.

Marta García Rodríguez

Filosofian doktorea, unibertsitateko irakaskuntza, ikerketa eta argitalpen akademikoak musikaren alorreko sorkuntzarekin eta dibulgazioarekin uztartzen ditu.

Irakurri gehiago

Gainera, kantu koralari lotutako hainbat prozesu parte-hartzaile koordinatu ditu, eta Hariak Kantuz proiektuaren sentsibilizazio-lerroaren arduraduna da, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin batera.

Olatz Irulegi

Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Saileko Zuzendaria.
Arkitekturan Doktorea eta “CAVIAR – Calidad de Vida en Arquitectura” ikerketa taldeko kidea da eta Arkitektura eta Hirigintza esparrutik nahi ez den bakardadeari aurre egiteko ETXELAGUN eta KALELAGUN proiektuen ikerlari nagusia.

Irakurri gehiago

Bestetik, “OPENLAB – Leading the transition to positive energy neighbourhoods” Horizon 2020-ko ikerketa proiektuaren ikerlari nagusia ere bada (2021-2026). 4 liburu eta 18 artikulu zientifikoren egilea da.

Matilde Fernández Sanz

Filosofia eta Letretan lizentziaduna da eta Psikologian espezializatua. Erakundeetako eta giza baliabideetako psikologoa da, baita gizarte-psikologoa ere.

Irakurri gehiago

Gizarte Gaietako ministroa izan zen 1988tik 1993ra. Gaur egun, ONCE Fundazioaren SoledadEs Behatokiaren buru da 2022tik.
Bere bizitza profesionala eta instituzionala lan, gizarte eta berdintasun politiketara zuzendu da beti.

Adur Ugartemendia Leunda

Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan formatutako Arkitektoa da (2011) eta Zuzendaritza Komertzial eta Marketing-ean du Unibertsitate Masterra - UDIMA (2016). Halaber, Hirigintza Ekologikoan eta Hiri eta Toki Jasangarritasunaren Estrategian prestakuntza du Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (2012).

Irakurri gehiago

Baita Mugikortasun Digitalean ere, Berlingo Unibertsitate Teknikoaren eskutik (2024). Hainbat urtez eraikuntza industrializatuen startup-etan nazioarte mailan aritu ondoren, azken jardun profesionala LANIK ingeniaritzan izan zuen Ekialde Hurbilerako arduradun komertzial gisa. 2020tik, Beasaingo Udaleko alkateorde eta Lurraldea Batzordeko buru da. Mugikortasunarekin lotutako hainbat jardunaldiren zuzendari izan da 2022tik, UPV/EHU-ko Uda Ikastaroen barruan.

Bakarne Etxeberria Erauskin

Gizarte eta Politika Zientzietan lizentziaduna da (UNED) eta Gizarte Lanean diplomaduna Donostiako Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolan.

Irakurri gehiago

Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean ari da lanean, Gizarte Lanaren arloan, eta Deusto Valores ikerketa-taldeko kidea da. 2017az geroztik, HURKOA erakundeko (Gipuzkoa) HAUSKOR Programaren (Adinekoen gizarte-hauskortasuna) koordinatzaile-eginkizunarekin uztartzen du irakaskuntza-jarduera.

Blanca Caballero

14 urteko esperientzia du gizarte-berrikuntzako proiektuetan, eta azken 7 urteetan sareko proiektuetan aritu da eragile publiko-pribatuekin, hauskortasun-egoeran dauden adinekoen sare afektiboa hobetzeko.

Irakurri gehiago

Gaur egun, Adinkide Gobernuz Kanpoko Erakundearen gizarte-garapeneko arduraduna da Pasaian.

Garazi Solis Huici

Gizarte Lanean graduatu zen Deustuko Unibertsitatean (2013), eta Gizarte eta Hezkuntza Esparruetako Ikerketan masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2022).

Irakurri gehiago

Horrek esku-hartze komunitarioarekin lehen harremanak izateko aukera eman zion, eta, ondorioz, bitartekaritza komunitarioan ere trebatzea erabaki zuen. Ibilbide luzea egin du etxerik gabeko pertsonei harrera, jarraipena eta laguntza ematen Gipuzkoako Caritas GKEko proiektuen arduradun gisa, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Lanaren Teoria eta Gizarte Lanaren Metodologia irakasgaietako irakasle gisa jardun du, eta 2023ko otsailaz geroztik, lurraldean bakardade-egoeretan dauden pertsonak goiz detektatzeko eta gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko AUZOSARE lankidetza publiko-komunitarioko proiektu berritzailearen arduraduna da.

Josu Elberdin Badiola

1976an jaio zen Pasaian (Gipuzkoa), eta Pasaia Musikal Erdi Mailako Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Bertan, Piano eta Kantu irakasle titulua lortu zuen. Gizarte Hezkuntzan diplomatua da EHUn.

Irakurri gehiago

2000tik Pasaiako Udal Musika Eskolako irakaslea da eta 1991tik Trintxerpeko (Pasaia) Karmengo Andre Mariaren parrokiako organista titularra da. Haur eta helduen abesbatza-zuzendaritzako mintegiak eta ikastaroak ematen ditu, eta epaimahaikide lanak egiten ditu nazioko eta nazioarteko abesbatzen lehiaketetan.
Konposizioaren alorrean egindako lana nabarmendu behar da batez ere. Bere ekoizpen guztiaren artean aipagarria da hainbat konposizio sari lortu izana, baita Nazioarteko Panoramako Lehiaketa eta Abesbatza ospetsuek Tolosa International Choral Competition, Taipei International Choral Festival, Europa Cantat Junior, Argentinako 2011 eta Bartzelonako 2017 Munduko Abesbatza Simposiuma, Donostiako Musika Hamabostaldia, Musikaste,... bezalako jaialdietarako enkargatu eta behartutako lanak idaztea ere. Bere obretako batzuk Walton, Helbling, Hal Leonard, Muziksea eta CM Ediciones Musicales argitaletxeetan argitaratzen dira. Gainerakoak www.elberdin.com webgunean aurki daitezke.

Maite Peña

Zuzenbidean lizentziatua eta lanbidez abokatua, 2015etik Gizarte Politiketako diputatua da Gipuzkoako Foru Aldundian.

Irakurri gehiago

Bere ibilbide profesionala oso lotuta egon da gizarte-zerbitzuekin eta bizitza politikoarekin, bereziki Errenteriako Udalean eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Errenteriako Gizarte Zerbitzuetako, Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzako patronatuko lehendakaria izan izan da, eta, horrez gain, erakunde eta gizarte-zerbitzuei lotutako kontseilu desberdinetako titular eta kide ere bada.
Gaur egun Adinberri Fundazioko lehendakaria ere bada.

Mª Antonia Olabarrieta

Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendaria da.

Irakurri gehiago

Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (Pedagogia atala) eta hainbat kargu publiko bete ditu, hala nola Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua edo Amurrioko Udaleko zinegotzia, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean (GOFE) teknikari gisa ere aritu da besteak beste.

IZEN-EMATEAK