HARIAK proiektua
|
3. erronka: Bakardadeak prebenitzea eta aurre egitea
21 eguneko erronka da BIDE, 55 urtetik gorako pertsonen elikadura osasuntsua sustatzeko, haien autonomia eta ongizatea indartzeko
Aldundiako ADINBERRIk 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako erronka berria jarri dute abian. Prestakuntza, gastronomia eta tresna praktikoak uztartuko ditu, elikadura-ohitura osasungarriak txertatzeko.
HARIAK proiektua
|
3. erronka: Bakardadeak prebenitzea eta aurre egitea
Aldundiak erretiro aktibo eta konektatua sustatuko du, nahi gabeko bakardadea prebenitzeko tresna gisa
Trantsizio Aktiboa ADINBERRI-HARIAK laguntzen bigarren deialdiaren baitan sortutako proiektu pilotua da. Proiektu esperimental honen helburua da erretiroa hartzeko trantsizioan dauden pertsonei laguntzea, prestakuntzaren, laguntza emozionalaren eta komunitatean parte hartzearen bidez.
HARIAK proiektua
|
3. erronka: Bakardadeak prebenitzea eta aurre egitea
ADINBERRIk nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko HARIAK estrategia aurkeztu du Zaragozan
Zaragozako Udaleko Gizarte Politiken Arloak antolatutako topaketa batean parte hartu du, nahi gabeko bakardadea izaera sozial eta komunitarioko erronka dela azpimarratuz.
HARIAK proiektua
|
3. erronka: Bakardadeak prebenitzea eta aurre egitea
Zortzi proiektu berri batu dira Gipuzkoan nahi gabeko bakardadea prebenitzea eta horri aurre egitea helburu duen HARIAK estrategiara
ADINBERRI-HARIAK dirulaguntzen bigarren deialdiak lurraldeko komunitate-sareak, eragileen arteko lankidetza eta bakardade-egoeren prebentzioa indartzen dituzten ekimen berriak bultzatzen ditu. HARIAK Hubek dagoeneko egin ditu deialdiaren onuradun izan diren proiektuekin lehen aholkularitza- eta jarraipen-bilerak.
HARIAK proiektua
|
3. erronka: Bakardadeak prebenitzea eta aurre egitea
Gipuzkoak AuzoEkin aurkeztu du Danimarkan, nahi ez den bakardadeari Zaintza Ekosistema Lokaletatik heltzen dion esperientzia berritzailea
KORALEk Gipuzkoa eta Austriako, Portugalgo, Irlandako, Belgikako eta Danimarkako bazkide europarrak bildu ditu Aarhusen, esperientziak partekatzeko eta nahi ez den bakardadeari aurre egiteko politika publikoetan aurrera egiteko. AuzoEkin HARIAK estrategiaren barruan kokatzen da, Gipuzkoak nahi gabeko bakardadeei aurre egiteko abian jarritako estrategiaren barruan, eta ikuspegi hori hurbiltasunetik eta komunitate-sareak aktibatuz nola gauzatu daitekeen erakusten duen esperientzia da.
HARIAK proiektua
|
3. erronka: Bakardadeak prebenitzea eta aurre egitea
Gipuzkoak HARIAK aurkeztu du, nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko bere estrategia, Adinekoekin Lagunkoiak diren Hirien eta Komunitateen 3. Mundu Kongresuan
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADINBERRIk sustatutako estrategiak parte-hartzean eta adierazpen artistikoan oinarritutako ekitaldi bat eskaini du, komunitateek nahi gabeko bakardadeei aurrea nola har diezaieketen eta haiei nola aurre egin diezaioketen erakusteko.
HARIAK proiektua
|
3. erronka: Bakardadeak prebenitzea eta aurre egitea
Nahi ez den bakardadeari aurre egiteko Hariak estrategiak eragin zuzena izan du bi urtetan Gipuzkoako 14.000 pertsonarengan, 19 udalerritan
Gipuzkoako Foru Aldundiak, ADINBERRIren bitartez, 1,1 milioi eurotik gora bideratu ditu 2024 urtetik: bide horretan, dirulaguntza-deialdi berria argitaratu du gaur estrategia indartu eta jarraipena emateko.
HARIAK proiektua
|
3. erronka: Bakardadeak prebenitzea eta aurre egitea
ADINBERRIk nahi gabeko bakardadearen aurkako proiektuen laguntza- eta akonpainamendu-prozesuaren hirugarren txandaren erdia gainditu du
HARIAK Hubek ADINBERRIren azken dirulaguntza-monografikoen deialdian aukeratutako 12 ekimenetatik 8rekin bildu da, proiektuen eragina ezagutzea helburu hartuta.
HARIAK proiektua
|
3. erronka: Bakardadeak prebenitzea eta aurre egitea
HARIAK Hub-ek ADINBERRI-HARIAKen dirulaguntzen azken deialdiko proiektu onuradunekin hirugarren bilera-txanda hasi du
Lehenengo lau topaketak Dar-Dar, Tekum Fundazioa, Debagoieneko Mankomunitatea eta Lotura Giza Garapena erakundeekin izan dira.