null Adinberri Telebista Saioko atalak webgunean
2020 / 06 / 30

COVID 19-ak eragindako etxealdia arintzeko asmoarekin eta Gipuzkoako zahartze osasuntsu eta aktiboa bermatzeko helburuarekin, Adinberri Telebista Saioa jarri genuen martxan apirilean.

ETB1en hasi zen emititzen saioa, baina, gerora, tokiko telebistetan ere egin zien tokia. Tartean egokitzapenak eta hobekuntzak izan ditu, hasiera batean ariketa fisikoa eta meditazio/mindfulnessa egiteko aukera eskaintzen baitzen; baina, gerora, ariketa kognitiboen atala gehitu zitzaion. Guztira 50 saio emititu dira; eta, guztiak, elkarlanean gauzatu dira, ekosistemako hainbat eragile eta norbanakorekin.

Orain, telebista saioa amaitu den arren, ETB1en errepikapenak emititzen dira egunean hirutan:

  • 8:30ean
  • 11:00etan
  • 19:00etan

Horrez gain, saioak webgune honetan bertan topatu ditzakezu, multimedia atalean

Honela, etxetik ariketak egiten jarraitzeko aukera daukazue. Izan ere, oso garrantzitsua da adineko pertsonek egunerokotasunean ariketak egiteko errutinak hartzea. Gorputza martxan izateak ongizate fisikoan nahiz emozionalean positiboki eragiten baitu.