Silver Economy, etorkizuneko ekonomia

ADINBERRIren helburuetako bat seniorren kolektiboari bere tipologia guztietan (adineko pertsona aktiboak, ahulak eta mendekoak) erantzungo dioten ekonomia- eta enplegu-aukerak bultzatzea da.

'Silver Economy' proiektuarekin zahartzeari lotutako aukerak aprobetxatzen dituzten eta BPGari egiten dioten ekarpena handitzen duten jarduerak bultzatzen ditugu (egungo % 5,5etik % 7ra), enplegua sortzen laguntzen dutenak.

Helburua Silver Economy delakoa Gipuzkoan aktibatzea da, honela:

Ekonomia horren inguruan sentsibilizatuz

Eskaintza garatzeko aukerak lagunduz

Eskaintzaren merkaturatzea erraztuz

”Adineko pertsonen eta haien zaintzaileen ongizateari lagunduko dioten baliozko irtenbideak sortzeko gai den ekosistema bat garatzea da gure eginkizuna, gaitasun teknologikoak eta enpresen, sistema sozio-sanitarioaren, teknologia- eta ikerketa-zentroen eta gizarte zibil antolatuaren ezagutza bateratuz"

598 erakundek osatzen dute ADINBERRI ekosistema

Ekimen berritzaileak

"Silver Economy Erronka" lan-programatik abiatuta, eskaintza eta eskaria lotzen eta enpresa-proiektu lehiakor eta iraunkorrak sortzen lagundu nahi duen jarduera-plan bat jarri dugu abian.

Horretarako, zahartze-eragileen eskura jarri ditugu topaguneak (aurkezpenak, foroak, etab.), bai eta gizarte- eta enpresa-berrikuntzako ibilbide batean egituratutako tresna eta zerbitzu batzuk ere, ekimen berritzaileak babesteko.

Gizarte- eta enpresa-berrikuntzaren ibilbidea aldatu egiten da enpresa-berrikuntzaren zikloaren barruan ekimenek duten posizioaren arabera, hau da, bi hauen araberakoa:

Heldutasun-maila

Merkatuarekiko gertutasuna

Gizarte- eta enpresa-berrikuntzako ibilbidea

(tresnak eta zerbitzuak)

 

 

“Zilarrezko Ekonomia aukera bihurtzen da gure negozio ehunarentzat, baita gure ezagutza zentroentzat ere”

IDOIA SANZ
ZILAR EKONOMIA ADINBERRI FUNDAZIOAREN ARDURADUNA

Berriak

Gipuzkoak Maitaro proiektua aurkeztu du Europan, ospitale eremuan nahi ez den bakardadearen aurkako esperientzia aitzindaria.

Gipuzkoak ‘Maitaro’ proiektua aurkeztu du Europan, ospitale eremuan nahi ez den bakardadearen aurkako esperientzia aitzindaria

Gipuzkoak Maitaro proiektua aurkeztu du Europan, ospitale eremuan nahi ez den bakardadearen aurkako esperientzia aitzindaria.

Gehiago ikusi

Horixe da BIBE proiektuaren ondorioetako bat. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dute ADINBERRIren bidez.

Gipuzkoan, 57 urtetik gorako hamar pertsonatik zazpik ez diete eskualdatu nahi beren ondorengoei edo senideei beren zaintzaren ardura

Horixe da BIBE proiektuaren ondorioetako bat. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dute ADINBERRIren bidez.

Gehiago ikusi

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak bultzatutako ekimen honek Beasaingo Udalaren lankidetza izan du; era berean, EHUko zein Caviar-eko hogei ikertzaile eta ikasle baino gehiagoren parte-hartzea izan du.

Gipuzkoak nahi ez den bakardadea arintzea helburu izango duen Europako lehen plaza izango du

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak bultzatutako ekimen honek Beasaingo Udalaren lankidetza izan du; era berean, EHUko zein Caviar-eko hogei ikertzaile eta ikasle baino gehiagoren parte-hartzea izan du.

Gehiago ikusi