POBA Aretxabaleta
Pertsonen Ongizatea Begirada Anitzetik
Adinekoen ongizate integrala sustatzea 360º ikuspegi batetik
POBA arreta soziosanitarioko eredu berritzaile bat da, adinekoen osasun- eta gizarte-beharrei erantzun nahi diena, osasun- eta gizarte-zerbitzuak biltzen eta koordinatzen dituen sistema bakar batetik. Azken helburua adinekoen ongizate integrala hobetzea da.
ADINBERRIk bultzatutako proiektu hau Fundazioak lagundutako bi proiektu esperimentalek sortu dute: "Aretxabaletako zentro soziosanitarioaren gobernantzaren garapena" proiektuak (ADINBERRIren 2022ko laguntza-deialdiak bultzatua) eta "AGASE eredu ekosistemikoa" proiektuak (ADINBERRIren 2019ko laguntza-deialdiak sustatua). Era berean, 'POBA' proiektua 'ADINBERRI' fundazioaren 'Zaintza Herrilab' proiektutik elikatu da.


Gipuzkoako Arreta eta Zaintza Eredu berriaren ildotik
POBAk zaintza-sistemaren paradigma aldatzen du, batez ere erreaktiboa den eredu batetik beste eredu prebentibo, proaktibo, pertsonalizatu eta koordinatu batera igarotzen baita, non sistemek —sanitarioak eta sozialak— elkarrekin eta modu osagarrian jarduten duten.
Pertsonak leku nagusia hartzen du interbentzioan, zerbitzuen hartzaile gisa ez ezik, eskubide eta zainketen subjektu aktibo gisa ere.
Gaitasun funtzionala sustatzea, hauskortasuna prebenitzeko
Bizi-itxaropenaren igoeraren aurrean, erronka gaitasun funtzionalaren mantentzea sustatzea da, alda daitezkeen eta, beraz, esku hartu behar duten faktoreetan jardunez, hala nola hauskortasunean. Hauskortasuna aurre-desgaitasuneko eta aurre-mendekotasuneko egoera bat da, prebenitu, identifikatu eta leheneratu daitekeena, eta, beraz, abordatze egokia oso garrantzitsua da.
POBAk hauskortasunaren prebentzio aktiboaren aldeko apustu irmoa egiten du, erorikoak, polifarmazia edo narriadura kognitiboa edo bakardade kasuak bezalako arriskuak garaiz identifikatzeko, eta autonomia mantentzera eta mendekotasun-egoerak atzeratzera bideratutako programa pertsonalizatuak garatzeko.

POBA eredua probatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak —ADINBERRI Fundazioaren bidez— eta Aretxabaletako Udalak abian jarri dute proiektu pilotu bat Aretxabaletan, espazio berean osasun-, gizarte- eta komunitate-zerbitzuak integratzen dituena, prebentzioaren, koordinazioaren eta 70 urtetik gorako pertsonen arreta pertsonalizatuaren alde apustu eginez.
Osakidetzak identifikatu duenez, 70 urtetik gorako 1.272 pertsona bizi dira Aretxabaletan, eta horietatik:
146 MENDETASUN-EGOERAN DAUDE
46 HAUSKORTASUN-EGOERAN DAUDE
505 OSASUNTSU DAUDE
"Ez da kasualitatea lehen ekimen hau Gipuzkoan egitea; izan ere, ADINBERRItik eta Foru Aldunditik, zaintza eta babes sozialaren eredua eraldatzeko ahalegin kolektibo garrantzitsua egiten ari gara, arreta pertsonalizatuagoa, berritzaileagoa eta komunitatearekin konektatuagoa eskainiz"
Rakel San Sebastian, ADINBERRI Fundazioko zuzendari nagusia
Berriak
Aretxabaletak POBA proiektu aitzindaria ezagutu du
50 debagoienatar inguruk bertatik bertara ezagutu ahal izan dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak — ADINBERRI Fundazioaren bitartez — eta Aretxabaletako Udalak bultzatutako proiektu pilotu berritzailea.