Nolakoa izango da nire bizi-proiektua zahartzaroan?

Longebitatearen paradigma berriaren erronka nagusietako bat bizitza edukiz betetzea da, zahartzaro esanguratsua lortzeko helburuz (betiere osasunak eta ekonomiak horretarako aukera ematen badute).

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ADINBERRIren bitartez bultzatutako 'BIBE' ekimena Gipuzkoatik longebitatearen eta bizitza osoaren paradigma berria garatzeko ekarpena izateko asmoarekin sortu da.

Zer aztertu da?

BIBE proiektuarekin, pertsonen kezkak, nahiak, zahartzearen ikuspegiak eta itxaropenak aztertu dira, zahartzaroan erabateko eta zentzuzko bizitza baterantz aurrera egiteko.

Horretarako, BIBE proiektua bi fasetan garatu da: bata ikertzailea, inkesta baten bidez, eta bestea inplementaziokoa, non dinamikak burutu diren Lezoko ehun bizilagun ingururekin, Bibetoki izeneko gune batean.


.

Proiektu honen esparruan, sei dimentsiotako gogoeta egin da Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonekin. Dimentsioak honako hauek izan dira: familia, zaintza, osasuna, harremanak eta bakardadea, eguneroko bizitza, belaunaldien artekoa eta guztion onerako ekarpena, eta hauek dira jasotako ondorioetako batzuk:

10 pertsonatik 7k ez diete eskualdatu nahi beren senideei beren zaintzaren ardura

% 30ek zailtasunak dituzte motibazioa aurkitzeko

2 pertsonatik 1 bakardadearen beldur da

BIBE proiektua Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu programaren barruan dago. Programa horren helburua da eskualde behartsuetako edo lehentasunezko jardun-arloetako ekonomia eta enplegua suspertzea.

Laguntzaileak: Aiton-Amonen Borda, Aptes, Apitropik, Aubixa eta Helduak Adi!.

Berriak

Ekosistemarekin egindako topaketa honekin, ADINBERRIk beste urrats bat eman du Pasaiako Erreferentzia Zentroan kokatuko den Longebitateko Berrikuntza Barrutirantz.

Adinberri Labs Sarearen diseinuaren bitartez, ADINBERRIK aurrera egin du Berrikuntza Barrutiaren egitasmoan

Ekosistemarekin egindako topaketa honekin, ADINBERRIk beste urrats bat eman du Pasaiako Erreferentzia Zentroan kokatuko den Longebitateko Berrikuntza Barrutirantz.

Gehiago ikusi

Bihartean-ek Gipuzkoako Ganberan antolatutako B2B Silver Economy-Osasuna ekitaldian parte hartu du.

ADINBERRIk harremanak indartu ditu Nafarroa eta Akitaniarekin mugaz gaindiko topaketa batean

Bihartean-ek Gipuzkoako Ganberan antolatutako B2B Silver Economy-Osasuna ekitaldian parte hartu du.

Gehiago ikusi

Bi erakundeek lotura-puntu garrantzitsuak aurkitu dituzte, eta etorkizunera begira elkarrekin lan egitea adostu dute.

Santalucía Impulsako 20 profesionalek ADINBERRIrekiko interesa azaldu dute

Bi erakundeek lotura-puntu garrantzitsuak aurkitu dituzte, eta etorkizunera begira elkarrekin lan egitea adostu dute.

Gehiago ikusi