Aukera-esparruak prozesu ireki eta kolaboratibo sakon baten bidez definitu dira:

  1. Bizitza-luzerako etxea
  2. Bizitza-luzerako ingurunea
  3. Zaintza eta arreta
  4. Baliozko zahartzea ingurunea
  5. Zahartze aktiboa
  6. Zahartze osasuntsua

Bizitza-luzerako etxea

Adineko pertsona gehiagok etxeko bizitza luzatzea lortzea, hurbilketa, egokitzapen eta zerbitzu berrien bidez.

  • Etxebizitza egokitua
  • Domotika adimenduna
  • Bizikidetza-eredu berriak
  • Zerbitzu aurreratuak etxean
  • Gainbegiratzea, segurtasuna

Bizitza-luzerako ingurunea

Espazio eta ingurune publikoak sortzen laguntzea, eragin positiboa izan dezaten adineko pertsonek espazio horietan garatuko dituzten jardueren efizientzian eta efikazian, hirietan zein landa-eremuetan.

  • Garraio egokitua
  • Azken miliako irisgarritasuna
  • Ingurune atsegina
  • "Mikro" logistika
  • Mugikortasuna eta orientazioa

Zaintza eta arreta

Mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei ematen zaizkien zaintza eta arreta zerbitzuetan berrikuntzak egitea.

  • Eguneroko bizitzaren kudeaketa
  • Osasuna eta laguntza etxean
  • Prebentzioa eta ohitura osasungarriak
  • Laguntza teknikoak
  • Birgaitzea
  • Diagnostiko-sistemak
  • Formakuntza eta entrenamendua
  • Arreta-ereduak

Baliozko zahartzea

Adineko pertsonen parte-hartzea eta horiek balioan jarriko dituzten ekimenak bultzatzea.

  • Okupazioaren kudeaketa eta gizartearen partaidetza
  • Ikaskuntza-sistemak
  • Lanerako euskarri-sistemak

Zahartze aktiboa

Zahartze aktiboa eta produktu eta zerbitzu berrien sorrera sustatzen duen lurralde erakargarri baten garapena bultzatzea.

  • Turismo egokitua
  • Edukien kudeaketa
  • Entrenamendu fisikoa eta kognitiboa
  • Sare sozialak

Zahartze osasuntsua

Lurraldearen potentziala aprobetxatzea elikaduraren arloan eta berrikuntza ekimenaren helburuetara bideratzea.

  • Elikagai funtzionalak
  • Elikagai osasungarriak
  • Nutrizio-programak
  • Online zerbitzu egokituak
  • Gastronomia eta turismo digitala