Gipuzkoak bere biztanleen artean desberdintasun sozial txikiena duen Europako lurraldeetako bat izaten jarrai dezan

Etorkizuna Eraikiz proiektuak 5 zutaberen gainean eraikitzen du gure etorkizuna:

  1. HAUSNARKETARAKO Think Tank-a
  2. Ingurune errealetan ESPERIMENTUAK egiteko laborategia.
  3. IKERKETA eta EZAGUTZAREN sorkuntza
  4. IKASKUNTZA, APRENDIZAJE, KONSTRASTEA ETA TXERTAKETA
    (Nazioartekotze sistema)
  5. GIZARTERATZEA: Ikasitakoa partekatzea

Proiektu estrategikoak, proiektu esperimentalak eta diruz lagundutako proiektuak abian jarrita

8 proiektu
estrategikoak hauek dira:

 

Adinberri

Gipuzkoako zahartzearen Estrategia eta Erreferentzia Zentroa

 

Mubil

Gipuzkoako Elektromugikortasuneko Erreferentzia Zentroa

 

Ziur

Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentro Aurreratua

 

Naturklima

Berotze globalari aurre egiteko eta ekonomia zirkularra sustatzeko estrategia

 

LABe

Gipuzkoako Gastronomia Digitaleko Berrikuntza Laborategia

 

2deo

Euskarazko Ikus-entzunezko Edukiak Sortzeko Laborategia

 

Elkar Ekin

Gipuzkoan egoera ahulean dauden pertsonak gizarteratzeko plana

 

Koldo Mitxelena Kulturunea

2040ra begirako kultura

ADINBERRI

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrea hartu dio biztanleriaren zahartzeak dakarren erronka demografiko handiari, Adinberri ekimen estrategikoaren eta Pasaian kokatuko den zahartzearen esparruko Erreferentzia Zentroaren bidez.

NOLA ARI GARA GIPUZKOARENTZAT ETORKIZUN HOBEA ERAIKITZEN?

Elkarrekin. Adinberri ekosistemaren parte diren eta zahartzaroaren lanketan erreferente diren eragile guztien artean.