2024/2027 dirulaguntzen deialdia
'ADINBERRI-HARIAK' deialdiaren helburua adinekoen bakardadeari irtenbide berritzaileak eskainiko dizkioten lankidetza-ekosistemak sortzeko esplorazio, esperimentazio eta proiektu eraldatzaileak bultzatzea da.
800.000 euro nahi ez den bakardadea prebenitzeko eta borrokatzeko proiektuetarako
Laguntza-deialdia elkarte, enpresa eta erakundeei zuzenduta dago, eskatzeko azken eguna 2024ko azaroak 11 izango da eta hiru jarduera-ildo ditu:
- nahi ez den bakardadea tratatzeko esplorazio-proiektuak, diagnostikoak egitea erraztuko dutenak eta fenomeno horri buruzko ezagutza zabalduko dutenak;
- hautemandako arazoei irtenbideak emateko esperimentazio-proiektuak; eta
- bakardadearen ikuspegian eta abordatzean jauzi kualitatiboa ematea ahalbidetuko duten proiektu eragileak, eragileen artean sinergiak sortuko dituzten ekosistemak sortuz.
'ADINBERRI-HARIAK' deialdiaren oinarriak ezagutu nahi dituztenek GAOn, sartu ahal izango dute hemendik.
ESPLORAZIO PROIEKTUAK
Dirulaguntza honen xedea da Adinberri-Hariak ekimenaren esparruan esplorazio-proiektuak finantzatzea.
Diruz lagunduko dira soilik Hariak Estrategiaren kontzeptu-esparruarekin, ibilbide edo jarduera-ardatzekin, eredu-jarduketekin edota gomendioekin lerrokatuta dauden proiektuak.
Diruz lagunduko dira langileen, kontratu-ikerketaren, ezagutza teknikoen eta patenteen kostuak, proiektuetatik zuzenean eratorritakoak eta ustiapen-gastu gehigarriak, proiektuekin lotutako materialen, horniduren eta antzeko produktuen kostuak barne.
Proiektu bakoitzeko laguntzaren intentsitate-ehunekoa aurrekontu hautagarriaren % 80 izango da.
Esplorazio-proiektuen gutxieneko aurrekontu hautagarria 12.500 €izango da, eta gehienekoa 25.000 €. Ondorioz, laguntzaren intentsitatea aurrekontuaren % 80 denez, proiektu bakoitzeko dirulaguntza 10.000 eurokoa izango da gutxienez, eta 20.000 eurokoa gehienez.
Dagozkien oinarri espezifikoetan lerro bakoitzerako deskribatutako udalak eta/edo taldeak.
Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Egin beharreko jardueren memoria.
b) Adierazle-multzo bat, proiektuaren helburuen betetze-maila ebaluatu ahal izateko.
c) Egin beharreko jardueraren aurrekontu zehatza.
d) Hala badagokio, jasotako beste dirulaguntza edo laguntza batzuei buruzko egiaztagiriak.
e) Aitorpen erantzulea, alderdi hauei buruzkoa:
Eskabidea egiten duen elkartean ez badago onuradun izatea eragozten duen kausarik, xedapen hauetan adierazitakoetako bat ere: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikulua; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26. artikulua, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bateginaren 23. artikulua.
Proiektu bererako eskatutako eta/edo lortutako beste dirulaguntza batzuk.
Taldeen kasuan, taldeko kide bakoitzak bere erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du adierazitako alderdiei buruz..
f) Taldeen kasuan, eskaera horretan sartuko dira elkartea osatzen duen erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze-konpromisoak eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, eta talde bakoitzaren ordezkaria izendatea, oinarri espezifikoetan aurreikusitakoaren arabera.
2024ko azaroaren 4ra arte.
Dokumentazioa interneten bidez aurkeztuko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dagoen dirulaguntzen ataria formularioetan:
Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
2024ko abenduaren 31.
Gehieneko epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, erakunde interesdunek ulertu ahal izango dute beren eskabideak ezetsi egin direla administrazio-isiltasunez.
Dirulaguntza horiek, oinarrietan xedatutakoak ez ezik, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hura garatzeko erregelamenduak, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko gainerako araudiak arautuko dituzte.