Zuk Zeuk lehiaketako finala

2020-06-12 / 2020-06-12

Garapen Jasangarrirakorako Helburuak landu dituzte Euskal Herriko hainbat ikastetxetan eta, orain, hauetako bostek final handia jokatuko dute, non ehun gazte baino gehiago hartuko dituen. Ekitaldiak izanez formatu berritzailea zuen: leku jakin batean ez ezik, Donostiako puntu ezberdinetan mugituz ibili behar ziren gazteak, aurretik lehiaketan landu dituzten gaien inguruan erronka ezberdinei aurre eginez. Orain horrelako ezer egitea posible izango ez den arren, ukitu berritzaile hori mantentzeko modua aurkitu dute.

Gai hauetako hainbat lerro jorratuko dira Zuk Zeuk lehiaketaren final handian, bakoitza babesle den eragile hauetako batek proposatuta eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotura duena:

  • Belaunaldien arteko elkartasuna Adinberri eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.
  • Hazkunde ekonomiko inklusiboa Laboral Kutxarekin batera.
  • Elikadura eta kontsumo Jasangarrirakoa Hazirekin batera.
  • Mugikortasun iraunkorra Mugirekin batera.
  • Etorkizuneko Hezkuntza Mondragon Team Academy-rekin batera.

Gazteak 35 taldetan banatuta egongo dira, eta plataforman zehar erronkaz erronka ibiliko dira puntuak biltzen. Parte hartzen duten ikastetxe guztiek 1.000 euro eurotik hasi eta 5.000 euro arteko sariak izango dituzte.