Proiektua: zerbitzu mutualizagarrien proposamena Gipuzkoako landa eremuari zuzendutako laguntza soziosanitarioko eredu bati jarraituta (osasuna, zaintza pertsonalak, zaintza psikologikoak, laguntza, arreta telematikoa, garbiketa, garraioa), nolabaiteko mendekotasuna duten pertsonen oinarrizko beharrak asebetetzeko eta jarduera ekonomikoa sortzeko.
Landa eremuetako biztanleriaren zahartzea agerikoa da oso eta arazo bat bihurtu da eremu horietako osasun arreta etengabekoa eta premiazkoa berrantolatzeko. Gipuzkoako landa eremuetako internet sare berriari emandako bultzadari onura aterata, proiektuak mutualizazio potentziala duen urrutiko laguntza eredu bat aztertu nahi du, kostuak murrizteko, erronka soziosanitario berriei aurre egiteko kalitatea galdu gabe eta enplegua sortzeko. Proiektuak mutualizazioa eta digitalizazioa aztertu nahi ditu, Europako jardunbide egokiak identifikatuz eta Gipuzkoako landa eremurako eredu bat planteatuz. Eredu horrek adinekoen, hauen senideen eta inguruaren partaidetza izango du barne, erakunde publikoen eta eragile interesdunen partaidetzarekin batera.
HELBURUAK:
- Jarduera ekonomikorako eta enplegurako aukera berrien sorrera aztertzea, Aldundia egiten ari den udalerri txikienetako herrigunean ez dauden etxe eta ustiategietako komunikazio sare ultra azkarren ezarpenaren aukerari onura aterata.
- Zerbitzu soziosanitarioak hobetzea adinekoen inplikazioari esker.
- Zerbitzu soziosanitarioen efizientzia bultzatzea hauen mutualizazioari esker.
- Erabiltzaileen parte hartzea sustatzea zahartzearekin lotutako zerbitzu soziosanitarioen kudeaketan eta digitalizazioan.
LORTU NAHI DEN INPAKTUA
- Kalitateko enplegua lortzea.
- Erabiltzaile eta langileen inplikazioaren bitartez, proiektuak oso modu zuzenean sustatu egiten ditu enpresa errentagarritasunaren, efizientziaren eta langile eta erabiltzaileen eskubideen errespetuaren arteko oreka handia duten enpresa ereduak eta garapen ekonomikoko ereduak.