Zaindari

ZAINDARI proiektuaren helburua San Ignacio eta Hermano Garate Zahar-Egoitzan Ikuspegi Artifizialean oinarritutako teknologia berritzailea sartzea eta baliozkotzea da. Teknologia honen helburua, TeiaCare Italiako start-upak espresuki garatuta dagoena egoitzetan erabiltzeko, egoiliarren gertaerak detektatu eta monitoratzea da. Zehazki, honako gertaera hauek detektatu eta erregistratuko dira dagokien denbora-markarekin:

  1. Ohean dauden pertsonen jarrera-aldaketak
  2. Ohetik altxatzeak
  3. Erorikoak logelan

Gertaera anomaloak, hala nola gelatik irtetea edo bainugelako egonaldi luzeak gaueko ordutegian.

ZAINDARIk pilotaje- eta baliozkotze-azterlan bat egitea proposatzen du,

TeiaCare produktuaren eraginkortasuna aztertzeko. ZAINDARIn egin beharreko baliozkotzeak TeiaCare produktuaren efikazia eta eraginkortasun maila hauek neurtuko ditu:

I) teknikoa

II) asistentziala

III) ekonomikoa

IV) era berean, egoiliarren eta egoitzako langileen onarpena eta gogobetetasun-maila ere neurtuko dira.

 

Pilotajea San Ignacio eta Hermano Garate egoitzako instalazioetan eramango da 50 egoiliar ingururen gainean; horietatik 25ek esku-hartze taldea osatuko dute eta beste 25ek kontrol taldea. Baliozkotzearen emaitzak diseinatzeko, atzemateko eta aztertzeko, Vicomtech zentro teknologikoaren azpikontratazioa izango da, teknologia berritzailea garatzen, baliozkotzen eta merkatura transferitzen espezializatua.

ZAINDARIren azken helburua Teia Care produktuaren kostu-eraginkortasun erreala kontrastatzea eta kuantifikatzea da.

Honetaz gain, teknologia hau behar bezala erabiltzeko antolaketa-jarraibideak garatzeko asmoa dago,  bai San Ignacio eta Hermano Garate zahar-egoitzan eta baita interesa duten beste egoitza batzuetan ere.

 

Informazio gehiago