null Egungo beharrei erantzuten dien webgune berria
2020 / 07 / 07

Adinberri Fundazioaren ekosistema digitalaren bizkarrezurra da gure webgunea eta, horregatik, goitik behera aldatu dugu. Aurreko webgunea oinarri hartuta, egungo tendentziei, joerei eta kontsumo ohiturei erantzungo dien webgunea osatu dugu; mamitsua, argia, dinamikoa eta ulerterraza izateko helburuarekin azalberritu dugu webgunea.

Webgune berriaren edukia guztia oraindik ikusgai ez dagoen arren, funtsezkoa den informazioa eskuratu ahalko duzue dagoeneko.

  • Adinberri Fundazioaren inguruko informazio orokorra topatuko duzue: zer garen eta zer egiten dugun, alegia.

  • Berrikuntza proiektuak ere ezagutu ahalko dituzue, nola ekosistematik sortutakoak, hala Adinberrik berak sustatutakoak.

  • Informatuta egon zaitezen, aktualitatearen atala etengabe eguneratuko dugu.

  • Eta, horrez gain, gurekin harremanetan egoteko bideak luzatuko dizkizugu.

Mamitsua izanagatik, webgune argia osatzea izan da gure helburua; informazioa erraz eskuratu eta ulertzeko modukoa. Horretarako, diseinu aldetik gaurkotua izateaz gain, garbia izatea bermatu dugu. Eta, edukia, hainbat formatutan landu dugu: argazkiak, testuak, grafismoak eta bideoak. Honela, modu dinamikoan, Adinberri Fundazioaren argazki orokorra eskuratu ahalko duzue. Gainera, mugikorretatik geroz eta gehiago nabitzen dugunez, responsive diseinuarekin garatu dugu.

Webgune berria argitaratu du, eta, hemendik aurrera, webgune hau elikatzen joango gara: eduki berria eta atal berriak sortzen. Gustukoa izatea espero dugu!