Atzealdea 30 profesional hasi dira Silver Economy arloko prestakuntzan
30 profesional hasi dira Silver Economy arloko prestakuntzan
ADINBERRIk eta Gipuzkoako Ganberak antolatutako Silver Economyrako prestakutza eta laguntza programa martxoaren 6an jarri zen abian, 24 enpresaren eta 30 pertsonaren parte-hartzearekin. Uztailean amaituko den ikastaroak Silver Economy arloan balio lehiakorreko proposamena garatzen laguntzeko ibilbide pertsonalizatua eskaintzen die enpresei eta ekintzaileei.
Zehatzago, prestakuntzak hiru bloke ditu: enpresaren eta produktuaren autodiagnostikoa; autodiagnostikoan antzemandako beharren araberako prestakuntza-plana; eta merkatuari egin beharreko balio-proposamena asmatzeko, silberizatzeko edo hobetzeko laguntza pertsonalizatua. ADINBERRIk finantzatutako ikastaroak, azken batean, sentsibilizatzea, enpresa-ekimenak sustatzea edo lehendik zeudenak silberizatzea du helburu. Horretarako, parte-hartzaileek arlo horretan espezializatutako profesional taldea dute, Silver Economyn aditua den ‘Plataforma 50’ aholkularitza, hain zuzen.
Izan ere, bi urteren buruan Silver Economy EBko BPGaren % 32a izango dela eta 88 milioi lanpostu, enpleguaren % 38, sortuko dituela kalkulatzen da. Bizitza luzetik sortzen den ekonomia berri hori funtsezkoa izango da Gipuzkoako sektore desberdinetako enpresa askorentzat, prestakuntza honetan parte hartzen duten erakundeek erakusten duten bezala. Hala, laguntza teknikoen, irisgarritasunaren eta ortopedien sektoreko hiru enpresak eman dute izena ikastaroan; arretaren eta zainketen arloko zazpi ekimenek; aholkularitza batek; bi komunikazio-enpresak; turismoko bi enpresak; elikadurako enpresa batek; hiru startup-ek; bai eta, 2 Senior living ekimenek, besteak beste.
Zehatzago, hauek dira trebakuntza-ibilbidea osatzen duten 23 erakundeak: Sumisan Ortopedia, Matz-Erreka, Tekniker, CDE, Salto Systems, Gipuzkoako Errepideko Laguntza Elkartea, Asmoz Fundazioa, Askora, Bidea Elevación, Basque Destination, Mikelan, Idazti Servicios Editoriales, Sabelec, Gym Chess, Nu Comunicación, Donostiako Memoriaren Unitate Kognitiboa, Kastore Gest, Bihar Homecare, SS Coliving, Solumobel, eta beren ekimenen gaineko hausnarketa egiten ari diren hiru ekintzaile.
Prestakuntzak, enpresa parte-hartzaileak aurkezten duen produktuaren edota zerbitzuaren balio-ekarpena garatzea helburu duen 6 orduko laguntza-zerbitzu pertsonalizatua ere izango du.