Cita-Alzheimer Fundazioaren Exercita Plus proiektuaren bidez, esku-hartze kognitiboko modalitate berriak diseinatuko dira, garunaren funtzionamenduari, adinarekin lotutako aldaketei eta norberaren gaitasun kognitiboei buruzko ezagutzak areagotzeko eta bizi-ohitura kognitibo-osasungarriak zein diren jakiteko.
Exercita programak funtzio kognitiboei eragiten dien onuren artean hauek aurkitzen dira: funtzio kognitiboak landu, indartu eta mantentzen ditu. Zer diren ulertu eta gure egunerokotasunean bakoitzaren garrantziaz jabetzen gaitu. Profesionalen jarraipenarekin, zalantzak partekatu eta argituko dira.
Besteak beste, programaren helburu nagusiak hauek dira:
- Egunerokotasunean, ohitura kognitibo onak ezartzea.
- Zahartze aktibo eta osasungarriaren aldeko osasun kognitiboko ohiturak ezartzearen garrantziari buruzko gizarte-kontzientzia areagotzen laguntzea.
- Gaitasun kognitiboak indartzea eta zaintzea.
- Gizarte-harremanak sustatzea.