Atzealdea Santalucía Impulsako 20 profesionalek ADINBERRIrekiko interesa azaldu dute

2025 / 11 / 25

Santalucía Impulsako 20 profesionalek ADINBERRI-rekiko interesa azaldu dute

Bi erakundeek lotura-puntu garrantzitsuak aurkitu dituzte, eta etorkizunera begira elkarrekin lan egitea adostu dute

Santalucía Impulsako hogei bat profesionalek ADINBERRI bisitatu dute astearte honetan. Rakel San Sebastian Fundazioko zuzendariarekin iritziak eta ideiak partekatu dituzte. Zuzendariak fundazioaren proiektu estrategikoak eta etorkizunera begira Pasaian kokatuko den zentroan landuko diren egitasmo desberdinak aurkeztu ditu.

Bestalde, Angel Uzquiza Berrikuntza Korporatiboko zuzendariak azaldu duenez, Santalucia Espainiako sektore anitzeko aseguru-etxe nagusietako bat da, eta 7 milioi bezero ditu herrialde osoan. Gainera, berrikuntza arlo bat aurreikusten du "Santalucia Impulsa" programaren bitartez, zortzi ediziotan 3.000 proiektu baino gehiago hartu dituena. Santalucia Taldearen "berrikuntza irekiaren eta ekintzailetzaren markaren" helburua ekosistema bat sortzea da, non startupei, langileei, mentoreei eta aditueei laguntza eskaintzen dieten.

Bi erakundeek ikuspegi estrategikoari begira funtsezko ideiak jarri dituzte amankomunean, eta etorkizunean elkarrekin lan egitea adostu dute, zahartzaro ekonomian positiboak izango diren sinergiak bilatuz, eta adinekoen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetu dezaketen hausnarketak partekatuz.

Era berean, ADINBERRI ekosistemako bi enpresak, Ingevitalek eta Fagor Health-arek, beren proiektu garrantzitsuenenak azaldu dituzte. Fagor Health-aren kasuan, asteko SPD blisterra medikazioa modu erraz eta seguruan hartzen laguntzen duena eta Ingelvitalek adinekoen erorkerak saihesten dituen eta bizi-presentziaz ohartarazten den monitorizazio gailua aurkeztu du.