Bakardadeen aurrean... Gipuzkoa, harremanen lurraldea
Hariak Kantuz-en II. edizioa, jarduera artistiko-musikalak txertatzen dituena
Abenduaren 16an ospatuko dugu HARIAK KANTUZ Gabonetako ekitaldi artistiko-musikalaren II. edizioa, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin batera Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian antolatua.
ADINBERRIk eratutako Gabonetako programa Hariak Kantuz Gabonetako Abesbatzen Kontzertuaren ingurukoa da, eta aurten "Hariak" mikro-antzerki lanaren estreinaldia eta hirugarren sektore sozialeko elkarteen topaketa izango ditu, bakardadeen prebentzioan eta abordatzean egiten duten lana ikusarazteko helburuarekin.
Hori dela eta, larunbat arratsaldean, Hariak Kantuz-era hurbiltzen diren pertsona guztiek, elkarteek arlo honetan egiten dituzten jarduerak ezagutu eta lunch baten inguruko bakardadeei buruz hitz egin ahal izango dute.
Programa
- 17:00etatik 18:00etara: Hirugarren sektoreko elkarteen topaketa
- 18:00etatik 19:30era: Gabonetako Abesbatzen Kontzertua Hariak Kantuz
- 19:30etik 20:00etara: Bakarlekuei eta lunchari buruz hitz egiteko tartea
Lortu zure gonbidapena eta ez galdu hitzordua: www.kursaal.eus/eu/agenda/ii-concierto-de-navidad-adinberri-hariak/