Debagoieneko Mankomunitatearen trakzio-proiektua
Gaur egungo gizarte-testuinguruak aldaketa sakona eragin du pertsonen arteko harremanetan. Bakardadeek osasunaren eta ongizatearen inguruan duten eraginari buruz metatutako ebidentziek fenomeno hori hainbat Administrazio Publikoren estrategien foku bihurtu dute, hala nola Hariak, Gipuzkoak bakardadeen aurrean duen estrategia (2022-2026) eta Debagoieneko udalena.
Debagoiena Ehuntzen proiektuak bakardadeei ikuspegi berritzaile batetik heltzen lagundu nahi du, proiektu traktore baten bidez, eta, horretarako, eskualdeko gobernantza bat sortu, ikerketan egon ohi ez diren inguruneetan, hala nola landa habitatetan, koordinazioa eta baterako lana erraztuko dituena.
Helburuak
Proiektu honen helburu nagusia da bakardadeei ikuspegi komunitario, normalizatzaile, parte hartzaile, inklusibo eta estigmarik gabeko batetik heltzeko eskualdeko ekosistema bat abian jartzea.
Horretarako, antzemandako beharretan oinarritutako gobernantza propioa garatuko da modu kolektiboan, eskualdeko bakardadeei aurre egiteko prozesuan aurrera egin ahal izateko, eta adostutako bide orri bat sortuko da elkarrekin.
Aukeratzen ez diren bakardadeei aurre egiteko, inguruko eragileak koordinatzea eta dinamizatzea helburu duen proiektua dugu hau. Bakardade-egoerei aurrea hartzen eta aurre egiten laguntzen duten ekintzak eta eragileak identifikatuz eta talde-lanerako espazioak garatuz, ekintzen eragina eta irismena maximizatzea eta, aldi berean, baliabideak optimizatzea oinarri izango duen proiektua, alegia. Proiektuaren azken xedea eratuko den ekosistema hori denboran iraunkorra izatea eta eredugarri izatea da eta, era berean, beste ingurune batzuetara eskalagarria.