Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea sustatzeko diru-laguntzen programaren 2022 deialdia Adinberri estrategiarekin lotutako narriadura kognitibora zuzendutako lerro berri bat barne hartuko du

2022 / 03 / 25

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri da Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea sustatzeko diru-laguntzen programaren 2022 deialdia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako deialdi berri honetan 4.315.000 euro bideratuko dira honetara, lerro hauetan banatzen direnak: enpresetako I+G Unitateen proiektuetarako dirulaguntzetara 1.000.000 euro; Gipuzkoa Next dirulaguntzetara 315.000 euro; ekipamendu eta azpiegitura zientifiko-teknologiko aurreratuetan inbertitzeko proiektuetarako dirulaguntzetara 800.000 euro; eta, azkenik, I+G proiektuetarako dirulaguntzetara 2.200.000 euro.

Oraingoan, Gipuzkoa Next izeneko laguntza lerroa, pasa den urtean ireki zena lehen aldiz, narriadura kognitiboaren prebentzioan oinarrituko da, Adinberri estrategiarekin eta zahartze osasungarria lortzeko helburuarekin lotura zuzena duen ekimena.

Eskaerak aurkezteko epea hasi da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera, eta maiatzaren 5ean amaituko da, 13: 00etan. Berrian erantsitako dokumentuak deialdiari buruzko informazio guztia jasotzen du, baita eskaerak egiteko behar den guztia ere.

PDF