Gipuzkoako Foru Aldundiak, Adinberri Fundazioaren bidez, abian jarri du Berrikuntzaren lehen Erosketa Publikoa zahartze-esparruan

2022 / 11 / 14

Azaroaren 25ean, 09:00etan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, Merkatuko Atariko Kontsulta aurkeztuko da, Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren prozesuko lehen fasea, erronka honi dagokionez:

 «EKOSISTEMA KONEKTATU BAT GARATZEA, IRAUPEN LUZEKO ZAINKETEN ESPARRUAN TELELAGUNTZA PREDIKTIBOAREN BIDEZ ETXEAN AUTONOMIA SUSTATZEKO».

Kontsulta hau i) hizketaren prozesamenduan, ii) Internet of Things (IoT), iii) analitika aurreratuan, Adimen Artifizialean eta Big Datan, eta iv) elkarreragingarritasuna errazten duten teknologietan oinarritutako soluzioak eta teknologiak eskaini nahi dituzten eragile guztiei zuzenduta dago.

Administrazio Publikoak berrikuntza teknologikoa nahiz ez-teknologikoa azken erabiltzaileen zerbitzura jartzeko duen tresna nagusia da BEP (kasu honetan, adinekoen ongizatearen zerbitzura).

Erronka hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak Adinberri Fundazioarekin batera sustatutako Zaintza HerriLab estrategiaren barruan sartzen da. Estrategia horretan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzak eta Gipuzkoako 12 udalerrik, lurraldeko beste eragile batzuekin batera, adineko pertsonei beren etxeetan arreta pertsonalizatuagoa eskaintzeko helburuarekin. Beti On telelaguntza zerbitzuak rol estrategikoa du erronkan. Alde horretatik, 4P telelaguntzako eredu baterantz aldatzea bultzatu nahi dugu:

  1. Prediktiboa
  2. Pertsonalizatua
  3. Prebentziozkoa
  4. Parte-hartzailea, erabiltzaileak bere bizi-proiektuko etapetan eska ditzakeen arreta- eta laguntza-premietara hobeto egokitzeko aukera emango duena.

BEP merkatuaren gaur egungo soluzio posibleak, haien heldutasun-maila eta haien artearen egoera, erantzuteko gaitasuna, haren zerbitzuak eta abar ezagutzeko helburuarekin sortu da. Prozesu hori, aldi berean, Adinberrik 2023ko lehen seihilekoan argitaratuko duen Telelaguntza Prediktiboaren etorkizuneko lizitazioa prestatzeko oinarria izango da, eta 800.000 euro inguruko aurrekontua izango du zerbitzu horretan soluzio teknologikoak probatzeko.

Prozesua enpresa eta erakundeei zuzenduta dago; honako hauei, besteak beste: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, hizketa-prozesaketa, Internet of Things delakoa, analitika aurreratua, adimen artifiziala, Big Data, sentsorika ez-intrusiboa eta abar erabiliz etxeko zahartze osasungarriaren arloan soluzio berritzaileak ematen dituzten startup, zentro teknologiko, unibertsitate eta abarri.

Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatuak, Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, Itziar Peña Beti On Zerbitzuko arduradunak eta Rakel San Sebastián Adinberri Fundazioko zuzendari nagusiak.

Erakundeek ekitaldiari hasiera eman ondoren, Rakel San Sebastianek Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren prozesuari buruzko xehetasunak eskainiko ditu. Jarraian, Itziar Peñak, Idoia Sanz Adinberri Fundazioko Silver Economyren arduradunak eta Eduardo Carrasco IZFEko estrategiako eta eraldaketa digitaleko teknikariak, xehetasunez aurkeztuko dituzte Merkatuko Atariko Kontsultako fasearen helburuak.

Azkenik, Adrián Balfagón SILO Companyko zuzendariak eta Esther Martínez SILO Companyko aholkulari seniorrak kontsultan parte hartu ahal izateko prozedura azalduko dute.

Horiek amaitutakoan, tarte bat utziko da bertaratutakoen zalantza eta galderei erantzuteko.

Esteka honetan aurkituko duzue izena emateko inprimakia.  https://bit.ly/3UpdeGu

 

EKITALDIAREN PROGRAMA

Eguna: 2022ko azaroaren 25a, ostirala

Lekua: Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea – Mikeletegi pasealekua, 53 - 20009 Donostia (Gipuzkoa). Auditoriuma

Ordua: 09:00-11:30

09:00-9:30 – Erakundeek ekitaldiari hasiera ematea (30 min)

  • Rakel San Sebastian│ Adinberri Fundazioko Zuzendari Nagusia
  • Maite Peña │ Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatua
  • Marian Olabarrieta │ Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaria

09:30-10:15 – Erronkaren aurkezpena: BEP

«EKOSISTEMA KONEKTATU BAT GARATZEA, IRAUPEN LUZEKO ZAINKETEN ESPARRUAN TELELAGUNTZA PREDIKTIBOAREN BIDEZ ETXEAN AUTONOMIA SUSTATZEKO» (45 min)

  • Rakel San Sebastian │ Adinberri Fundazioko Zuzendari Nagusia
  • Itziar Peña │ Beti On zerbitzuko arduraduna
  • Idoia Sanz │ Silver Economyren arduraduna Adinberri Fundazioan
  • Eduardo Carrasco │ Estrategia eta eraldaketa digitaleko teknikaria IZFEn

10:15-10:35 – Nola parte hartu Merkatuko Atariko Kontsultan (20 min)

  • Adrián Balfagón │ SILO Companyko zuzendaria
  • Esther Martínez Álvarez │ SILO Company aholkulari seniorra

10:35-10:50 – Zalantzak eta galderak (15 min)

10:50-11:00 – Erakundeek ekitaldiari amaiera ematea (10 min)

  • Rakel San Sebastian │ Adinberri Fundazioko Zuzendaria
  • Marian Olabarrieta │ Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaria

11:00-11:30 – Etenaldia eta sare sozialak (30 min)