Atzealdea Gipuzkoak bere lidergoa sendotzen du, bakardadea jorratzea eta saihesten bilatzen duen unibertsitateko graduondo baten bitartez
Gipuzkoak bere lidergoa sendotzen du, bakardadea jorratzea eta saihesten bilatzen duen unibertsitateko graduondo baten bitartez
Bigarren urtez jarraian, ADINBERRIk uVIc unibertsitateko ikasleentzat bideratutako eta online eskaini den ikastaro batean parte hartu du. Helburua, bakardade egoeran dauden pertsonen zaintza zerbitzuetan erreparatzea da
Escola de Postgrau UVIc de Catalunyako ikasleek “Bakardade egoeran dauden pertsonen arreta. Ahalduntzea, elkartzea eta sentsibilizatzea" deituriko prestakuntza saioaz gozatu zuten. Bigarren urtea da Fundazioak egitasmo honetan parte hartzen duela. Horrela, Gipuzkoak bere lidergoa indartzen du Europan ere erreferente diren nahi ez den bakardadea jorratu eta saihestea helburu duten politiketan.
Saioan ADINBERRIko zuzendari Rakel San Sebastianek parte hartu du eta Fundazioak bakardadea jorratzeko eta saihesteko garaian burutzen dituen proiektuen berri emateaz gain, HARIAK estrategiaren inguruan egindako egitasmoak eta jarduera plana aurkeztu ditu. Gaitza garaitzeko Gipuzkoan gauzatu diren ekimen desberdinen mapa ere aurkeztu du, ‘ADINBERRI-HARIAK’ azken laguntza deialdian onuradunak izandako 12 proiektuekin sendoturiko mapa, hain zuzen ere.
Bestalde, Ainhoa Becerrak Austriako, Belgikako, Danimarkako, Irlandako eta Portugalko erakunde publikoekin ADINBERRIk partekatzen duen KORALE egitasmoan fundazioak duen lidertza azaldu du. Egitasmo honek nahi ez den bakardadea politika publikoetatik jorratzea du helburu. Era berean, EHUko Arkitektura saileko zuzendari Olatz Irulegik parte hartu du, eta ADINBERRIk finantziatzen duen, Beasainen eraikiko den eta bakardadea launtzea helburu duen Kalelagun proiektuaren berri eman du.
Ezagutza zabaldu
Saioa, Càtedra de Cures Palliatives UVIc-UCC/ICO eta "la Caixa" Fundazioaren lankidetzaren emaitza da eta bakardade egoeran bizi diren pertsonen faktoreen (osasuna eta arazo psikologiko, ekonomiko eta sozialak) inguruan ikasleak orientatzea du helburu. Bestalde, xehetasun guzti horiek gizarteratzea eta sentsibilizazio, prebentzio eta esku-hartze jarduerak burutzea bilatzen da.
ADINBERRIren ekimen hauek zahartze eta longebitate berriaren inguruan berariazko ezagutza anitza zabaltzeko helburu estrategikoaren baitan kokatzen dira.