

Hariak Kantuz 2024
Gabonetako ekimenaren III. edizioak antzerki bat txertatzen du
Abenduaren 14an ospatuko dugu HARIAK KANTUZ Gabonetako ekitaldi artistiko-musikalaren III. edizioa, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin batera Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian antolatua.
Kontzertuan Hernaniko Musika Eskolako haur abesbatzak, eta Pasaiako (Trintxerpe) Illunbe Abesbatzako eta Lasarteko Alboka Abesbatzako korista helduen bi taldek hartuko dute parte. Gainera, Pasaiako ADINKIDE elkarteak 'La Motora' antzezlana taularatuko du. Azken ekitaldian, 'Bizikidetza HARIAK' abestia eta Adeste Fideles abestia abestuko dituzte ehunka koristek.
ADINBERRIk eratutako Gabonetako programa HARIAK KANTUZ Gabonetako Abesbatzen Kontzertuaren ingurukoa da, eta hirugarren sektore sozialeko elkarteen topaketa izango du barne, bakardadeen prebentzioan eta abordatzean egiten duten lana ikusarazteko helburuarekin.
Hori dela eta, larunbat arratsaldean, HARIAK KANTUZ ekitaldira hurbiltzen diren pertsona guztiek, Adinkide, Gurutze Gorria, GIT, Hurkoa, Nagusilan, Secot, Helduak Adi, Afagi, Aubixa Fundazioa, Agijupens eta EuskoFederpen elkarteek arlo honetan egiten dituzten jarduerak ezagutu ahalko dute eta bakardadeei buruz hitz egin ahal izango dute lunch batean.
Jardunaldiaren laburpena
- 17:00etatik 18:00etara: Hirugarren sektoreko elkarteen topaketa
- 18:00etatik 19:15era: Gabonetako HARIAK KANTUZ ekitaldi artistiko-musikala
- 19:15etik 20:00etara: Bakardadez hitz egiteko tartea eta lunch-a
Kontzerturako gonbidapenak Kursaal Jauregiaren webgunean eskuratu ditzakezu.
HARIAK KANTUZ ekitaldiaren partaideak:
- Hernani Musika Eskolako haur abesbatza (zuzendaria, Amaia Aldalur)
- Lasarteko Alboka Abesbatza (zuzendaria, Montse Latorre)
- Pasaiako Adinkide Elkartea (zuzendaria, Mafalda Saloio)
- Pasaiako Trintxerpeko Illumbe Abesbatza (zuzendaria, Josu Elberdin)